|
Non ospatu zenuen enpresaren azken batzarra? Zein toki aukeratu zenuen salmenta taldea motibatzeko edo azken berritasun komertziala aurkezteko?
Utzi iezaiozu "betiko lekura" joateari Donostiako Aquariuma bezalako inguru eroso eta paregabeko batean murgiltzeko, oroitzapen ahaztezin bat utziko dizun eremu bat.
Gure enpresa-zerbitzua helburu bakar batekin sortu dugu: zure hurrengo enpresa-bilera antolatzeko modu desberdin eta berritzaile bat eskaintzea.
Gainera ez daukazu xehetasunetaz arduratu beharrik, ekitaldi osoa antolatuko dizugu: lekuaren alokairua, katerin zerbitzua, laguntzaileak, bisita gidatua, opari pertsonalak, talde teknikoa, loradenda e.a. egun berezi horretan dena primeran irten dadin. |