HTML bertsioa Lizitazioak CastellanoEuskaraFrançaisEnglish
HasieraZatoz AquariumeraAquariumari buruz

Donostiako Aquarium-a

Donostiako Aquariuma-Itsas Jauregia 1928an inauguratu zen GOE - Gipuzkoako Ozeanografia Elkartearen ekimenez. Berez, hau izan zen Espainiako estatu osoan, natur zientzietara zuzendurik fundatu zen lehen museoa.

Aquariumaren aurrekaririk hurbilena, Donostian 1914an egindako erakusketa handia dugu; hango ikuskizun nagusia, hain zuzen ere, GOEk bere egoitza zaharrean instalatutako aquariuma izan baitzen. Mende hasieran zebiltzan haize berriek Erakunde honen lan zientifikoa suspertzeko balio izan zuten eta jarduera ugari abiarazi zen, hala nola Arrantza Eskola, zientzi argitalpenak, filme dokumentalen ekoizpena -zeregin honetan Elkartea aitzindari izan da- eta, bestela ere, gaur egungo asistentzia-prestaziorik ez zegoen garaian, arrantzaleen eta beren familientzako asistentzia-ekimenak.

Gaur egungo Aquariumaren egoitza 1925ean hasi zen eraikitzen, Donostiako arrantzu-portuko muturrean, Paseo Berria inauguratu zen unean bertan. Hiru urte geroago zabalduko zituen ateak Juan Carlos Guerrak diseinaturiko eraikin enblematikoak; tradizioz, Donostian gehien bisitatu den ikuskizuna izan da eta bere historian zehar 12 milioi pertsona baino gehiago igaro dira bertatik.

Gipuzkoako Ozeanografi Elkartea 1908an sortu zenetik, erakunde horrek proiektu ugari sustatu ditu, itsas bizitza erakuste hutsetik harantzago doazenak. Urteak igaro ahala, gizarte modernoak behar horietako askori erantzun dio eta gaur egungo GOEk, eta berarekin Aquariumek, oraindik ere tinko eusten dio bere zabalkunde-asmoari, aurrerapen zientifikoarekiko konpromisoari eta ingurugiro-arazoei buruzko sentsibilizazioari.

Etengabeko aldaketen testuinguruan, Aquariumek, eguneroko zereginean, bere nortasunari berari lotutako bi elementu bateratu nahi izan ditu: berorren ingurunearekiko errotze sakona eta erronka berriak lortzeko bidean aurrera egiten jarraitzea, zerbitzuaren kalitatean, etengabeko prestakuntzan, aurrerapen teknologikoekiko egokitzapenean eta ideia berriekiko irekitasunean oinarrituta.

1998an, Aquariumeko zabalkuntza inauguratu zen hau inflexio puntu bat izanik bere jardueran. Gunea zerbitzu eta eraikin harrigarriekin zabaltzeaz gain - hauetatik azpimarratu beharra dago 1.800.000 litro ur dituen tankea eta tunel batek zeharkatua -, berrikuntza honek Erakundearen zeregina bultzatzeko balio izan zuen.

2002an, GOEk (Gipuzkoako Ozeanografi Elkartea) Gipuzkoako Ozeanografi Fundazioa (GOF) sortu zuen, sendotasun handiagoa emateko asmoz etorkizunean. GOFk bere gain hartu du eta sustatu du GOEren zeregina eta ikuspuntua.

Momentu honetan, entitatea bere eraikinak guztiz berritzea posible izango duen proiektu batetan murgilduta dago.

100 urtetan Gipuzkoako Ozeanografi Elkartea printzipio sendoetan oinarrituta garatu da:

Ozeanoarekiko errespetua hedatzea
Itsas inguruneari buruzko ezagutza sustatzea
Euskal ontzigintza eta itsas ondarea kontserbatu eta erakustea
Heziketa-proiektu bat garatzea
Aisialdiko turismoa sustatzea

Igo Gomendatu Inprimatu

Donostiako Aquariumaren etxaurrea

EPAGARRIA:
100 urtetan Gipuzkoako Ozeanografi Elkartea printzipio sendoetan oinarrituta garatu da:
Ozeanoarekiko errespetua hedatzea
Itsas inguruneari buruzko ezagutza sustatzea
Euskal ontzigintza eta itsas ondarea kontserbatu eta erakustea
Heziketa-proiektu bat garatzea
Aisialdiko turismoa sustatzea

copyright: Donostiako Aquarium