HTML bertsioa CastellanoEuskaraFrançaisEnglish
HasieraZatoz AquariumeraBisitakIkastetxe eta elkarteen bisitak Itzuli
IKASTETXE ETA ELKARTEEN BISITAK:

2006-07 Hezkuntza-Programa

2006-2007 ikasturterako Donostiako Aquariumak Hezkuntza Programa aberastu du itsas ondoak ezagutzeko bisita mota berriak eskainiz!

Aukera ugari dago, esaterako, gaikako bisita gidatuak, "aukerako" bisitak, eta "Arrainen artean lotan" izeneko esperientzia bikaina. Honez gain, ikasturtean abian jarriko ditugun jarduera ugari prestatu ditugu!!!

Orain aurkezten dugun programa osatzeko, itsas munduari buruz ikasteko ekimen berritzaile eta dibertigarria eskainiko dugu.

7 eta 12 urte arteko haurrei zuzendutako abentura hau, Aquarizatu zaitez ataleko film interaktiboan eta Aquariumeko bisita gidatuan aurkitu behar diren ezkutuko 4 gakori buruzkoa da.

Ikasleek arreta handia jarri behar dute, jolasa amaitu eta sari aparta lortu nahi badute. Orri honetan, -bai taldeko arduradunek, bai ikasleek-, bisita mota bakoitzari buruzko informazioa eta dagozkien dossierrak aurkitu ahal izango dituzue.

Egundoko itsas abentura honetan gurekin batera murgil zaitezten espero dugu!!! Eta nola ez. zuen iradokizunen zain gaude gure lana hobetzeko!

Igo
Bisita librea 5€ laguneko (ez du hezkuntza-programa barne hartzen)
Gaikako bisita gidatua 6 € laguneko
Aukerako bisita 10 € laguneko
Arrainen artean lotan 40 € laguneko
Donostia eta Miarritzeko Aquariumetara bisita: 11 - 40 € laguneko
5 € laguneko Igo
Gidatu gabeko bisita honen baitan, Aquariumeko ibilbidea ikusteko aukera izango dute bisitariek .
Taldeko arduradunari erakusketari buruzko informazio dossierra emango zaio, aldez aurretik edukiak prestatu eta bisitan taldea gida dezan.
Bisita + Dokumentala hala "Mikroorganismoak Sesioa" (berria!) = 90 minutu Igo

Gure itsasoa:

Bisita honen helburua Aquariumeko ibilbidea jarraituz, Kauntauri itsasoko espezieak eta landareak ezagutzea da.
Maila bakoitzera egokitutako bisitak
Gehienez 25 pertsona gida bakoitzeko. Talde bat baina gehiago har daiteke ordu berean.
Bisita euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez, frantsesez eta alemanez eskaintzen dugu.
Bisita ondoren, dokumentala hala lupa bidez proiektaturiko mikroorganismoak (berria!) ikus daitezke monitorearen komentarioekin; artemia, arraultza ñimiñoak. Erreserba egiterakoan zehaztuko da taldearen arabera.

Marrazoak: Berria!

Bisita honen bidez, ikasleek marrazoen inguruan erakusten duten interesaz baliatuz, gure kostaldean eta Itsaso tropikaletan aurki ditzakegun marrazoen biología, elikadura, ugalketa, arrantza eta beste kontzeptu batzuk landuko dira.
Aquariumean ikus daitezkeen 4 marrazo mota aztertuko dira gehienbat, edukien adibideak ikusiz: momarrak, katuarraiak, toilak eta zezen marrazoak.
6 urtetik aurrera. Maila bakoitzera egokitutako bisitak.
Gehienez 25 pertsona gida bakoitzeko. Talde bat baina gehiago har daiteke ordu berean.
Bisita euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez egin daiteke.
Bisita ondoren, dokumentala hala lupa bidez proiektaturiko mikroorganismoak (berria!) ikus daitezke monitorearen komentarioekin; artemia, arraultza ñimiñoak. Erreserba egiterakoan zehaztuko da taldearen arabera.

Bizi iraupenaren jokoa Itsasoan: Berria!

Bisita mota honen bidez, defentsa eta eraso teknikak aztertuko dira, itsasoko espezieen bizi iraupenaren mekanismoei buruzko informazioa lantzeko.
Ibilbideko espezieez baliatuz, mimetismoa, kolorazioa, ezkutukoa eta beste defentsa teknikak eta hortzen, besoen, pintzen, pozoinaren e.a.-en bidezko eraso mekanismoak ikusiko dira.
10 urtetik aurrera. Maila bakoitzera egokitutako bisitak.
Gehienez 25 pertsona gida bakoitzeko. Talde bat baina gehiago har daiteke ordu berean.
Bisita euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez egin daiteke.
Bisita ondoren, dokumentala hala lupa bidez proiektaturiko mikroorganismoak (berria!) ikus daitezke monitorearen komentarioekin; artemia, arraultza ñimiñoak. Erreserba egiterakoan zehaztuko da taldearen arabera.

Ornogabeen mundua:

Bisita honen helburu nagusia ikasleei ornogabeen munduaren ikuspuntu orokor bat eskaintzea da: haien sailkapena (poriferoak, zelentereoak, equinodermoak, moluskuak, anelidoak, artropodoak), espezie nagusienen ezaugarriak ...
Ibildean zehar dauden ornogabeen akuarioez baliatuz garatuko da bisita hau.
6 urtetik aurrera. Maila bakoitzera egokitutako bisitak.
Gehienez 25 pertsona gida bakoitzeko. Talde bat baina gehiago har daiteke ordu berean.
Bisita euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez egin daiteke.
Bisita ondoren, dokumentala hala lupa bidez proiektaturiko mikroorganismoak (berria!) ikus daitezke monitorearen komentarioekin; artemia, arraultza ñimiñoak. Erreserba egiterakoan zehaztuko da taldearen arabera.

Prezioa: 10€ laguneko Igo
Neurrira egindako bisitak prestatzeko aukera ematen dute bisita hauek.

Irakaslea Hezkuntza-Taldearekin jarriko da harremanetan, neurrira egindako bisita prestatzeko asmoz. Gai ugari azter daiteke, esaterako, ur azterketak, laborategi teknikak...

  Bisita euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez egin daiteke.

Pertsona kopurua edukien araberakoa izango da. Talde bat baino gehiago har daiteke aldi berean. Ordu eta leku libreari buruz galdegin.

Prezioa: 40 € laguneko Igo

Itsas mundua gauez ezagutzeko esperientzia ahaztezina da. Itsas ingurunea ezagutzeko jarduerak egiteaz gain, tunelean arrainez inguratuta lo egiteko esperientzia izugarria eskaintzen du.

Lehen Hezkuntzako 4. eta 5. mailatako ikasleei zuzendua. Talde bakoitzeko arduradun 1.

Bisita euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez egin daiteke.

Talde bakoitzeko 15 partaide gehienez. 20:00etatik goizeko 8:00ak arte.

Igo
Miarritz eko Itsas Museora eta Donostiako Aquariumera Bisita bateratua.
Elkarlanean eginiko edukien garapenari esker, bi bisitak osagarriak dira.

Sarreran beherapena izango duzue eta erreserba entitate bakar baten bidez egiten da, kudeaketa erraztuz.

8-12 urte bitarteko ikasleei zuzenduta.

Bisitak euskaraz, gaztelaniaz eta frantsesez egin daitezke.

Aukerak:

   

A) Bi Aquariumetara bisita gidatua : 11€ / ikasleko. Gehienez 25 pertsona.

     

Talde bat baino gehiago har daiteke aldi berean. Ordu eta leku libreari buruz galdegin. Bi akuarioak egun berean hala desberdinetan bisita daitezke. Erreserba egitean, gogokoen dituzuen egun eta orduak aipatu.

   

B) Miarritzera bisita eta Donostiako Aquariumean "Arrainekin Lotan" egitaraua , bertan lo egiteko aukera izanik (bertan hezkuntza egitarau bat lantzen da eta afaria eta gosaria barne egoteaz gain, tunelean lo egiteko aukera eskeintzen da): 40€ / ikasleko.

      'Arrainekin Lotan' egitarauan ostegun eta ostiraletan har daiteke parte.
     

"Arrainekin Lotan"-erako gehienez 15 pertsona. Ordu eta leku libreari buruz galdegin. Bi akuarioak egun berean hala desberdinetan bisita daitezke. Erreserba egitean, gogokoen dituzuen egun eta orduak aipatu.

Igo
Hezkuntza-Programako arduradunak taldeko arduradunen esanetara daude, bai bisita mota ezberdinei buruzko informazio gehiago eskaintzeko, bai eta bisita talde bakoitzaren behar eta helburuetara egokitzeko ere.
Más informaciónInformazio gehiago Informazio gehiago 943 44 00 99 telefono zenbakietan eta atcliente@aquariumss.com helbidean.
Igo
Erreserba aldez aurretik egitea beharrezkoa da taldeko tarifa murriztua aplikatu eta hezkuntza egitaraua lantzeko. Hezkuntza Departamentuko kideak bisita arduradunari bisita mota ezberdinei buruzko informazioaz gain, bisita taldearen behar zehatzei moldatzeko aukera emango dio.
www.aquariumss.com orrialdeko Aquarizatu Zaitez atalean, informazio zabalagoaz gain, joku interaktibo batetan parte har dezakete 6- 11 urte bitarteko ikasleek eta horrela Arrainekin Lotan bisitaren zozketan sartuko dira.
Erreserba egitean, bisita arduradunari web orriko jokoan parte hartzeko gakoa jakinaraziko zaio erreserba baieztagiriaren bidez.
Bestalde, bisitan ateratako taldeko argazkia ere bertan ikusi ahal izango dute.
Más informaciónInformazio gehiago Informazio gehiago 943 44 00 99 telefono zenbakian eta atcliente@aquariumss.com helbidean.
Igo

copyright: Donostiako Aquarium