 |
 |
Txibi erraldoia (Giant squid). |
|
 |
 |
Architeuthis dux. |
 |
Familia: Architeuthidae. |
|
 |
 |
Ar helduak: 7-8 m. |
 |
Eme helduak: 15-20 m. |
|
|
 |
 |
 |
Munduko ornogaberik handiena da. Emeak handiagoak izaten dira, 20 metroko luzera eta 1000 kiloko pisua izan dezaketelarik. Zortzi tentakuluz hornituta daude eta hauetako bi, besteak baino meheago eta luzeagoak direnak, elikatzeko erabiltzen dituzte. Azala granate-kolorekoa daukate. |
|
 |
 |
Animalien erreinuko begirik handienak dituzte, 25 zentimetroko diametrokoa izan daitezkeelarik (postre plater bat bezala gutxi gorabehera). Kaxalote handiekin ere borroka egin dezakete. |
|
 |
 |
Arrak, organo genital handi batzuen bidez, "espermatoforoak" emearen azalaren azpian injektatu egiten ditu, eta bertan egoten dira emea ugaltzeko moduan egon arte. Une honetan, emeak arrautzak sorrarazten ditu, helduen kopia berdin-berdinak izaten direlarik. |
|
|
 |
 |
 |
Arrainez, krustazeoz, txibia txikiez eta kaxalote txikiez elikatu daitezke. |
|
 |
 |
Ozeano gehienetako hondoetan bizi dira, 400 eta1500 metro artean, eguzki izpiak heltzen ez diren presio handiko tokietan. Haien habitat ezagunetako bat Zeelanda Berriko "Kaikoara arroila" da. Ur hotza gogokoago omen dute eta Kantauri itsaso, Azore, Zeelanda berri eta Kanadako uretan bizi dira. |
|
 |
|