ARRANTZA LANBIDE
Euskaldunek itsasoan egindako lanbide guztien artean, arrantza da lehena, gutxienez Erdi Aroaz geroztik idatzizko agiriek barrantzaren inguruko jarduerak saltasen dituzte eta.
Gipuzkoan arrantzak beti izan ditu bi alde, baxurakoa eta alturakoa. Lehendabizikoa lehorretik hurbil egiten da, non arraun, bela eta ondoren motore bidezko ontziek arrantzarako aparailuak zabaltzen baitzituzten. XIX. Mendeaz geroztik arrantzarako arte arruntenak kaza edo sasia, tretza, mailasarea, inguraketa eta otarreak izan dira. Gehien harrapatutako espezieak, berriz, antxoa, sardina, bisigua, legatza, hegaluzea eta hagalaburra.
Ur haunditako arrantza, alturakoa, erronka haundiagoa zen , bai eta etekin gehiagoren aukera ere, nahiz eta bi espezietara mugatua zegoen: balea eta bakailaoa. XVI. Mendean hasi zen, harik eta Utrecht-eko itunak 1713an Kanada aldeko kayak erabiltzeko eskubidea Espainiari eta Frantziari itxi xien arte.
XX.mende hasieran berrindartu zen, batik bat bakailao arrantza kanadako uretan. Harrapaketarako arraste sareak erabiltzen ziren eta ontzian bertan gazitzen zen arraina, kontserba zedin. Lehendabiziko izotz ontziak agertzean, bestelako kayak ustiatzen ere hasi ziren, bai eta especie berriak arrantzatzen ere, hala nola legatza, halibuta, atuna eta abar.
Arrantzak gaur egun nozitzen duen krisi sakonak jatorri desberdinak ditu, baina argi dago arraina lortzeko ere gaur egungo egoetara egokitu beharra daukatela, itsasoko natura baliabideen ustiakuntzaren eta milaka urtetan garatutako lanbide batean beharrak orekatzeko ahaleginaren beharra.