ABENTURA KOMERTZIAL HAUNDIA

Artea eta Itsasoa.

 

Agiriek dioskutenez, euskal kostaldean itsas merkataritza gutxienez K.o.ko I. mendean ezagutzen zen. Euskal itsas merkataritza egituratua, berriz, XII. Mende bukaeran eta XIII. Mende hasieran hiribilduei foruak ematearekin batera hasi zen eratzen. Urrezko garaia XV. Mende bukaeran hasi zen garatzen, Amerika deskubritu orduko, eta XVIII. Mendera arte iraun zuen.

Haren erakusgarri, hara Caracasko Errege Konpainia Gipuzkoarra, 1728an Donostiako Kontsulatuak fundatua, Amerikarekin Donostia - Caracas ibilbidea eginda merkataritzan jarduten zuena. Venezuelako kakaoa inportatzeko monopolioa eskuratua zuen, eta manufakturak esportatzen zituen, burdinazkoak batik bat.

 

XVIII. mendean eta XIX.ean ere, hein handi batean, Donostiak portu ugarirekin merkatari-tratu estuak izan zituen. Urrutitik, AEBetako kotoia eta petrolioa, Kubako tabakoa eta azukrea, Venezuelako kakaoa eta larruak, Norvegiako bakailaoa, Britainia Handiko ikatza eta artoa, Frantziako zura… Penintsulako beste portuetatik, gatza, papera, ardoa, olioa… Baina XIX. mende bukaeran amore eman zuen Pasaiako portuaren aldean, salgaien trafiko eta transakzioetarako baldintza naturalak ez ezik askoz egitura hobeak ere bazeuzkan eta.

 

Donostian tizas merkataritzak, bada, gainbehera egin zuen, bai kopuruan bai barietatean, eta XX. Mendean zehar ez zuen zementua esportatu eta ikatza inportatu ia beste egitekorik, harik eta 1975ean merkataritza-portua izateari utzi eta arrantza- eta kirol-portu hutsa izatera mugatu zen arte.