BESTELAKO BEGIRADA

Artea eta Itsasoa

 

Ezin dugu ahaztu artelanak direla gizakiak bere ingurua ulertzeko eta adierazteko era nagusietako bat. Ingurumariari heltzeko, errealismo hutsez ekiten ahal zaio, baita, sormena lagun, gizakiaren baitatik ateratako pertzepzio berezia irudikatuz.

Hartara, hainbat disciplina baliatu dira denboran eta espazioetan zehar. Izan ere, artea behar-beharrezko baliabidea dugu itsasoari lotutako zibilizazio eta kultura desberdinetara gerturatuko bagara.

Erreferentziak amaiezinak dira. Egipto edo Grezia klasikotik hasi eta Asia eta Ameriketako kultura oparoetan barna, gizarte eskimaletaraino irits gintezke. Haietan guztietan, itsasoaren eragina, artean ere bai, ezinbestekoa izan da, alderik herrikoienetik hartu edo klasiko edo modernoenetik hartu.

Pintura, escultura, literatura, argazkilaritza, musika… denak ditugu primerazo bitartekoak itsasoa maita dezagun, baliabide ludiko, ekonomiko edo zientifiko gisa ez sheik, gure kultura- eta emozio ondare gisa ere bai.