JARANA AUZOA
Kaiako Historiak
Ez hain aspaldi, donostiako kaiak Jarana auzoa izena hartzen zuen, hain zen bizi eta zaratatsua, etengabeko joan-etorri eta tratuek eraginda.
Merkataritza – eta arrantza – portuaren historiaz harago, Donostiako kaiak beti izan zituen ezaugarri bizitasuna, arrantzale jatorrak, emakume kementsuak alegia, lanaz eta sufrimenduez beteriko historien sorlekua da, hiriarenaz bestelako nortasun bipila bereganatu duena.
Jarduteko mugak, gehiegizko harrapaketek eragindako beherakadak eta bestelako zirkunstantziak-hala nola erregaien garestitzea, sakrifizio gutxiago eskatzen duten lanen eskaintza-, eta abar direla kausa, arrantzaleen flota egun murriztua dago. Gaur portuaren erakarpena turistikoa da gehienbat, arkitektura eta itxura orokorra pintoreskoa delako ez ezik, kontxako badia eta hiriaren gainerakoa ikusteko abagunea eskaintzen duelako. Egin beharreko ibilbidea da, bai donostiarentzat berentzat, bai bisitarientzat.