TRAINERUEN ESTROPADAK

Kondaira eta Tradizioa

Traineru estropadak tostado arraunketaren esparruko virola da, Kantauri osoko herrietan zabaldua dena, arrantzale girotik sortea da eta.”Traineru” hitza berez lehorretik hurbil dauden kaletan baxurako arrantza egiteko ontzi mota bati dagokio. Luzea eta mehea, horiek zituen ezaugarri, bai eta sendoa ere, arrantzaldi luze eta astunetan erabilgarri izan zedin.

Traineru estropadan jatorria ez da ezaguna.Seguruenik arrantzale koadrila desberdinen arteko norgehiagokak dituzte sorburu, portura lehenik iristen zenak arrain salmentan prezio hobeak lortzeko aukera gehiago izaten baitzuen. Halako lehiek apustuak erakartzen zituzten, dirua eta guzti, koadrilek edo herriek beren harteko ikamikak bideratzeko ere balio izaten zuten eta.

Gaur egungo eskifaiak hamahiru arraunlarik osatuak dira. Binakako sei tostetan esertzen dira, etta bakarra brankan, horrexegatik brankari deitua. Patroiak txopatik agintzen du arraunkaden erritmoa, lemari diharduen bitartean.

Estropadak udako sasoian izaten dira.Herri bakoitzak bere bandera antolatzen du, horixe baita eskuratu beharreko saria.Kantauri itsasoan ospatzen diren guztien artean ezbairik gabe sonatuena Donostiakoa da, Kontxako banderarena, non zortzi ontzi onenek lehiatzen duten, saria zeinek bere herrira eraman nahian.