ARRANTZA ETA TEKNOLOGIA
Kaltegarritzat jotako animalien desagertzea onartu eta saritzetik naturak gizadiari eskaintzen dizkion onuren eta zerbitzuen gaineko kontzientzia garatzera aldatu da gure gizartea.Aldaketa hori azaltzen digu erakusketak.Harrapaketen garrantzia eta onura ekonomikoak ikusita, atun-populazioak ustiatzen dituzten flotak dira, teknologiari dagokionez, munduko sofistikatuenak eta aurreratuenak, inguratze-flota izoztailea batez ere.
Tunidoak harrapatzeko erabiltzen diren teknologia modernoenen eta artisau-itsasontzi txikiek erabiltzen dituzten metodo tradizionalen arteko aldea islatu nahi du erakusketa honek. Arrantzan aplikatzen diren teknologiak eta zientzia-estamentuen eta arrantza sektorearen arteko ezinbesteko lankidetza ere erakusten dira. Horri guztiari esker, kontsumitzaileari kalitate handiko produktua eta tokiko arrantza jasangarria eskaintzen zaizkio.