BIOLOGIA

Hegaluzearen (Thunnus alalunga) eta hegalaburraren (Thunnus thynnus) biologiari, migrazioei eta haiek ikertzeko erabiltzen diren teknologiei buruzko azalpen batekin hasten da ibilbidea.

Espezie horiek leku itxian eduki eta ugalarazteko zailtasuna, batetik, eta egiten dituzten migrazio handiak, bestetik, direla medio, gutxi dakigu haiei buruz. Hortaz, espezie hauen ikerketan teknika klasikoak (arrantza-biologia) sofistikatuak (markaketa elektronikoa) erabiltzen dira. Teknika horiek ezinbestekoa dute arrantzale profesionalen eta kirol-arrantzaleen lankidetza markatutako arrainak berreskuratzeko. Beraz, oso garrantzitsua da zabaltzea kanpaina horiek nola egiten diren eta espezie horien gaineko ezagutza areagotzea.  Horretan laguntzea du xede erakusketa honek.