EZEZAGUNAK

Erakusketak Kantauri Itsasoko arrantzaleen lana goraipatzen , Euskadiko baxurako flota, batez ere. Horretarako, metodo tradizionalekin egiten den tunido-arrantza aukeratu du, itsas baliabideen arrantza jasangarriaren eta kontsumo arduratsuaren paradigma gisara. Espezie horiek nahiko ezezagunak dira, nahiz eta itsasoan, arrantzan, zientzian, teknologian, gastronomian eta kulturan protagonismo handia izan.

Gogoan izan tunidoen arrantza izan dela (eta dela) Euskadiko baxurako arrantzaren euskarrietako bat. Azkeneko 10 urteotan, hegaluze-harrapaketak Ipar Atlantikoko stock-harrapaketa guztien % 30 izan dira; hegalaburrarenak, berriz, Ekialdeko Atlantikoko eta Mediterraneoko stock-harrapaketen % 5 inguru.
Lau gai hauek ardatz dituela antolatu da erakusketa: biologia, arrantza eta teknologia, gastronomia eta kontsumoa, eta osasuna.