INTERAKTIBOA ETA IKUSIZKOA
Jakintza sortzeaz gain, hura gizarteartzea ere badu helburu AZTI-Tecnaliak. Hori dela eta, hainbat ekintza antolatu ditu 25 urte hauetan, zientzia, teknologia eta berrikuntza zabaltzeko asmoz. Bestalde, 100 urte hauetan, Donostiako Aquariumak gure itsas kultura indartu egin du, dibulgazio- eta ikerketa-jarduera ugariren bitartez. Erakusketa honetan, ahalegin berezia egin da edukiak familia osoari egokitzeko, hau da, adin guztietarako modukoak eskaintzeko. Horrez gain, neska-mutikoentzako gune bat eta bisitarien ikaskuntza-maila neurtzeko ukipen-pantaila bat ere baditu erakusketak.
Bitarteko interaktiboak eta ikusizko eta soinuzko hainbat baliabide ditu erakusketak tunidoen mundua bisitarien zentzumenetara gerturatzeko. Eduki horiek guztiak indartzeko, erakusketari buruzko atal berezi bat jarri da martxan itsasoari buruzko Itsasnet webgunean (www.itsasnet.com). Erakusketako informazio eta material grafiko gehiena kontsulta daiteke hor.