OSASUNA
Erakusketak osasunari eskaintzen dion gunean, arreta berezia egiten zaio arrain urdinari, elikadura-propietate ugari baititu. Propietate horiei esker dute tunidoek lehentasunezko postua kontsumitzaileen dietetan, omega3 gantz-azido naturalak dituztelako.
Hortaz, hainbat ikuspuntu eskaintzen ditu erakusketak baliabide horretaz, eta ikuspegi berria, berritzailea eta erabatekoa ematen digu orain arte zatika ezagutzen genuen mundu horri buruz.