Hezkuntza-proiektua garatzea
Azkenaldian Aquariumak hezkuntza-proiektu garrantzitsua sustatu du, itsasoaren eta itsaspearen mundua hobeto ezagutu daitezen, beti ere bi ikuspuntutan oinarrituta: pedagogikoa eta olgetakoa. Ez dugu ahaztu behar itsasoarekiko eta bertan bizi diren espezieekiko errespetua irakastea dela xede nagusia.
Giza talde profesional gaitua eta gogatsuaren ardura da adin desberdinetako ikasleei itsas-bizitza erakustera gerturatzea.
Milaka pertsona, eskola-ume, goi-mailako hezkuntzako ikasle, hezkuntza berezietako ikasle, eta abarrek zeharkatzen dituzte urtero gure eraikinak, bertako aberastasunak hobeto ezagutzeko asmoz.
Hezkuntza programa ez dago soilik ikasleei zuzendua, gure gizartearen parte diren giza talde guztiei ere zuzendua dago. Era horretan, Aquariumak modu pertsonalizatuan hartzen ditu Itsas Jauregi hau bisitatzen duten talde desberdinak.
Hitzartutako taldeen artean, ahalegin berezia egiten da gizarteratzeko arazoak dituzten taldeei harrera egiteko, baita arazo fisiko eta psikikoak dituztenei ere. Horien beharretara egokitutako ibilbideak prestatu dira.