ORDUTEGIA: 20:00etatik goizeko 8:00etara bitartean burutuko da.
PREZIOA: 60€.
PARTAIDEAK: 15 ume eta 2 arduradun.
AKARIUM-AK GOSARIA JARTZEN DU.
EKARRI BEHARREKOAK
Afaria, lo egiteko zakua, pijama, hortzak garbitzekoak.
OHARRA: Haurrenbat balego, atentzio berezia behar duenik, medikamenturik hartu behar duenik, edota gaixotasun berezirik duenik, monitoreei eta akuariumeko arduradunari jakinarazi beharko zaie.
ORDUTEGIA
20:00 Haur taldea Itsas Museora iristen da. Anfiteatro txikiaren inguruan gauzak utzi eta ongi etorria egingo diegu.
20:15 Bisita gidatua hasiko dugu.21:30 Afaltzera eramango ditugu. ( AKUARIOETAKO ARGIAK ITZALTZEN DIRA)
22:00-22:15 Bitartean, afaria bukatutzat emango dugu.
22:30 Jolasa hasiko dugu.
23:45 Zakua prestatu, hortzak garbitu, pijama jantzi…
24:00 Filmea ipiniko dugu: Lotara joan nahi duenak aukera izango du, (beraien monitoreetako bat egon beharko da). Pelikula ikusi nahi duenak ere, auditoriumean gera daiteke. Aukera emango diegu: batzuetan gertatu izaten baita, filmea ikusia dutela.
1:30 Filmea bukatuta, denak, lotara joan beharko dute.
7:00 Aquarium-eko monitea joango da guztiak esnatzera eta “egun on” esatera. Dena prestatu eta gosaltzera.