20:00 Haur taldea Itsas Museora iristen da. Anfiteatro txikiaren inguruan gauzak utzi eta ongi etorria egingo diegu. 

20:15 Bisita gidatua hasiko dugu.

21:30 Afaltzera eramango ditugu. ( AKUARIOETAKO ARGIAK ITZALTZEN DIRA)

22:00-22:15 Bitartean, afaria bukatutzat emango dugu.

22:30 Jolasa hasiko dugu.

23:45 Zakua prestatu, hortzak garbitu, pijama jantzi…

24:00 Filmea ipiniko dugu: Lotara joan nahi duenak aukera izango du, (beraien monitoreetako bat egon beharko da). Pelikula ikusi nahi duenak ere, auditoriumean gera daiteke. Aukera emango diegu: batzuetan gertatu izaten baita, filmea ikusia dutela.

1:30 Filmea bukatuta, denak, lotara joan beharko dute.

7:00 Aquarium-eko monitea joango da guztiak esnatzera eta “egun on”  esatera. Dena prestatu  eta gosaltzera.