5.jpg 

BISITA BERRIA! 

BISITA LIBREAK+SARRERA 

Bisita-mota hau librea da, taldearen arduradunak bere gain hartuko du taldearen erantzukizuna eta taldekideek portaera ona izateaz arduratuko da ibilbidean zehar. Ibilbideari ekin aurretik gure teknikarietako batek hartuko du taldea eta ehun urte beteta dituen gure erakundearen historiari buruzko sarrera labur bat egingo dio eta gure itsasoaren oroimena zaintzeak duen garrantzia azalduko dio, eta, azkenik, Aquariumeko faunari eta florari buruzko hainbat argibide eta informazio ere emango dio.