Master europarra: “ingurumena eta itsas-baliabideak”

[2007tik Donostia-San Sebastiáneko AQUARIUMean.]

 

Europa mailan ikerkuntzak, merkatuak eta gizarteak oro har gaur egun duten eskaria hobeto asetzera bideratutako prestakuntza izateko sortu zen. Horretarako, ikerkuntzarekin uztartu dira landa-laneko tekniken ezagutza praktikoak. Nazioartean onarpena duen titulua da.  

 

Gipuzkoako Ozeanografia Fundazioaren bokazioz sortu zen Masterraren ekimena, Fundazio horren estatutuetan adierazten den moduan ikerkuntza eta irakaskuntza baitira bere xede nagusiak. Bokazio horri jarraiki sortu zen Ingurumen eta Itsas Baliabideetako Master Europarra.

Euskadin Itsas Zientzia edo Biologia Zientziako fakultaterik ez dagoenez, Donostiako Aquariuma aitzindari izan da Master hori egin eta abian jartzeko garaian.

Ekimen hori abiarazteko hainbat erakunderen laguntza izan dugu bai Autonomia Erkidegoan (EHU, AZTI-Tecnalia), baita Europako Unibertsitateen arloan ere (Southampton eta Bordeaux 1). Erakunde horiek guztiek parte hartzeko asmoa agertu dute eta interes berezia dute itsasoko ingurunean eta baliabideen kudeaketa iraunkorrean. Bestalde, Europa mailan ikerkuntzak, merkatuak eta gizarteak oro har gaur egun duten eskaria hobeto asetzera bideratutako prestakuntza izateko beharra ageri da. AZTI-Tecnalia eta Aquariuma sektore horietatik hurbil daude, eta beraz, euren parte-hartzea ezinbestekoa da Masterrari eman zaion orientabidean. EHUk katalizatu ditu ahalegin guztiak eta parte hartzen duten erakunde ezberdinetako (EHU, AZTI-Tecnalia eta Aquarium) nahiz Europa mailan ospe handiko bi unibertsitateetako (Bordeaux 1 eta Southampton) sinergia eta ezagutzez baliatuta osatu du Masterraren programa. Horretarako Europako eskari berrietan (Bolognako hitzarmena) oinarritu dira eta berariazko orientabide zehatza eman zaio.

 

Aipatutako ikastaroaren programa eta funtsezko puntuak


Urtero abiatzen da programa, urrian, eta 12 hilabeteko iraupena du. Ikastaroak lehen eta bigarren seihilekoan (iraila eta uztaila bitartean) ematen dira. Aitzitik, 3. eta 4. seihilekoan tesia egiteko proiektua burutzen da. Masterra ingelesez egiten da.Guztira 90 kreditu edo ECTS (70 puntu ikastaroetan eta 20 Masterraren Tesian) bete behar dituzte ikasleek Masterreko graduaren eskakizunak bete ahal izateko. Ikastaroak moduluka antolatuta daude eta programari hasiera emateko oinarrizko moduluekin ekiten da (1. seihilekoa). Horrela, jakintza-maila ezberdinetako ikasleek oinarrizko ezagutza nahikoak lortuko dituzte gero modulu espezializatuei ekiteko (2. seihilekoan). Modulu bakoitzak (10-16 ECTS) irakasleekin kontaktu formala eskatzen du, tutoretzak, tailerrak eta esperimentazio-lan praktikoak (laborategian edo landa-lanak). Seihileko bakoitzaren amaieran azterketak egingo dira.

 

Masterraren xedea:


• Itsasoko ingurumenean eta bertako baliabideetan graduondoko kalitate handiko heziketa eskaintzea, orientazio praktiko, analitiko eta zenbakizkoarekin.
• Titulua 12 hilabetetan lortzea, ikerkuntzako elementu garrantzizkoa duela eta nazioartean onarpena duena.
• Itsasoko esplorazioan, laborategiko lanetan eta eredu matematikoetan teknika aurreratuak eskainiko dituen prestakuntza eskaintzea.
• Itsasoko datuak prozesatzeko eta aztertzeko tekniken eta ezagutzen garapena egitea, ikerkuntza-esperientzia hartzeko proiektu bat garatuz.
• Itsasoko baliabideen kudeaketan eta horien garapen iraunkorrean prestakuntza eskaintzea, ikuspuntu akademiko teoriko eta praktikoak erabiliz.
• Ikerkuntzako testuinguruan zientzialariek burututako ikerketak.
• Prestakuntza akademikoa (teknikak, praktikak eta itsasontziko lana barne hartuta) eta banakako ikerkuntza-aldia uztartzen dira Masterrean.

 

Masterraren berezitasunak

Itsasoko baliabideetan eta bereziki arrantza-tokietan jartzen da arreta Master honetan. Itsasoko ingurumena ulertzeko prestakuntza-beharra nabaria da, eta horretarako, landa-lanak, modelizazioak, datuen bilketak eta sintesiak landuko dira, itsasoko baliabideen kudeaketako prozesuak eta azterketak barne hartuta. Garapen iraunkorraren ikuspuntua ez da faltako. 

Masterrean landutako beste hainbat gai: kutsadura, klima-aldaketa, dragak, kaien eraikuntza eta kostaldea.

 

Sustatzen ari diren erakundeen arteko lankidetza eta sinergiak.

Master honetan parte hartzen duten erakunde guztien arteko lankidetza ez da berria. Euren artean elkarlanerako proiektu eta hitzarmen anitz daude, eta kasu batzuetan 15 urte baino gehiagoko lankidetza izan da. Hortaz, urte askotako lankidetza horren burutzea da Master hau, Ingurumena eta Itsas Baliabideen Masterra.