Donostia-San Sebastiáneko Aquarium-Itsas Jauregia
Donostia-San Sebastiáneko Aquarium-Itsas Jauregia 1928an inauguratu zen, Gipuzkoako Ozeanografia Elkartearen (GOE) ekimenez. Izatez, Espainiako estatuan natur zientzietako lehen museoa izan zen.
Aquariumaren aurrekari hurbilena izan zen Donostian 1914an egin zen erakusketa handia. Erakusketako atrakziorik garrantzitsuenetako bat GOEren egoitza zaharrean instalatutako aquariuma izan zen. Mende horren hasieran agertu ziren joera berriei esker irabazi asmorik gabeko erakunde honen lanak sustatu ziren eta besteak beste Arrantza Eskola abian jarri zen, argitalpen zientifikoak egin ziren, film dokumentalak proiektatu ziren aitzindaria da Elkarte hau zeregin horietan , eta arrantzaleentzat eta euren senitartekoentzat sorospen-ekimenak antolatu ziren, gaur egungo sorospen-estaldurarik ez zegoen garai haietan.
Donostiako arrantza-portuaren muturrean dagoen gaur egungo Aquariumaren egoitza 1925ean hasi ziren eraikitzen , hain justu Pasealeku Berria inauguratu berri zenean. Hiru urte beranduago Juan Carlos Guerra-k diseinatutako eraikin gogoangarriaren ateak ireki ziren, eta tradizionalki hiriko atrakziorik bisitatuena izan da: ireki zenetik 12 milioi pertsonek bisitatu dute.
Gipuzkoako Ozeanografia Elkartea 1908an inauguratu zenetik, itsaspeko bizitzaren erakusketak baino harago doazen proiektu anitz bultzatu ditu erakunde honek. Urteek aurrera egin ahala gizarte modernoak behar horietako askori erantzuna eman badio ere, gaur egun GOE eta bere Aquariumak grina dibulgatzaileari eusten diete, zientziaren aurrerakadan laguntzeko konpromisoari eta ingurumenaren alorreko arazoen inguruan sentsibilizatzeko apustu sendoa egiten jarraitzen dute.
Etengabe aldatuz doan testuinguruan, Aquariumak eguneroko zereginetan bi elementu barneratu ditu, bere nortasunean propio dituenak: bere inguruarekin duen errotze handia (Euskadiko Aquariuma izanik), eta zerbitzuaren kalitatean, etengabeko prestakuntzan, aurrerakada teknologikoetara egokitzean eta ideia berrien aurrean irekiak izatean oinarrituta erronka berrien bila aurrera egiteko bokazioa.
1998an inauguratu zen Aquariumaren hedapena, eta bere ibilbidearen inflexio-puntu izan zen. Espazioa zerbitzu eta instalazio ikusgarriekin (horien artean azpimarragarriena da tunel batek zeharkatzen duen 1.800.000 litroko andela) handitzeaz gain, birgaitze honekin Erakundearen xedeari behin betiko bultzada eman zitzaion.
2002. urtean GOEk Gipuzkoako Ozeanografia Fundazioa (GOF) sortu zuen, etorkizunari irmotasun handiagoa emateko asmoz. Gipuzkoako Ozeanografia Fundazioak GOEren xedea eta ikuspuntua bere gain hartu eta sustatu ditu.
Une hauetan, Erakundea bere eraikinak guztiz berritzea posible izango duen proiektu batean murgilduta dago.
Gipuzkoako Ozeanografia Elkartea eta orain Fundazioa beheko bost printzipio sendoetan oinarrituta hazi da azken 100 urteotan: