KONTSERBAZIOA, BERRESKURATZEA ETA IKERKUNTZA


Itsas inguruneari buruzko ezagutza sustatzea

Ozeanografia-ikerketaren esparruan egindako lana da, behar bada, Ozeanografia Elkarteak izandako ibilbide historikoaren alderdi ezezagunetakoa, baina GOEri (orain Gipuzkoako Ozeanografia Fundazioa, FOG) gaur egun duen ospea lortzeko bidea eman dion elementuetakoa da zalantzarik gabe. Garai bateko ikertzaileen eta zientzialarien ekarpen preziatuaren eta jakin-min nekaezinaren bultzadaz lehen buletin ozeanografiko nazionala argitaratu zen, meteorologia-azterlan aitzindariak egin ziren eta balio handiko museo-fondoak sortu ziren. Horrez gain, Elkarteak itsasgizonen prestakuntzarekin eta laguntzarekin izandako etengabeko kezka ere aipatu beharko litzateke. Izan ere, kezka horrek bultzatuta sortu baitzuen Elkarteak lehen Arrantza Eskola.

Gaur egun, Aquariumak hainbat itsas espezieren kontserbazio-, berreskuratze- eta ikerketa-proiektuak burutzen ditu, bai bakarlanean, baita beste Aquarium eta entitateekin elkarlanean ere, adibidez: AZTIrekin.