Euskal ontzigintza eta itsas ondarea kontserbatu eta erakustea
1908an Gipuzkoako Ozeanografia Elkartea sortu zenetik Natur Zientzia eta Ontzi Ondare bilduma handia bildu ditu.
Gaur egun, Donostiako Aquariumeko egoitzan, bilduma honetako hainbat objektu aurki ditzakegu. Ondare hau mantendu eta hedatzeko asmoz, erakundeak hainbat zaharberritze-lan burutzen ditu eta hainbat argitalpen espezializatu ateratzen ditu Euskal Herriko itsasoko eta itsasontzien historia ezagutarazteko asmoarekin.
Ondare hau lortzea ez litzateke posible izango itsasoa maite duten hainbat pertsonen laguntza izan gabe.