GOEren Ontzigintza Historia eta Modelismo Atala 1977an jarri zen abian modelista talde txiki baten eskutik. Azken hauek aurretik ere burutzen zuten aipatu lana GOEko bazkide gisa, baina berariazko atal baten baitan egon gabe. 30 urte hauetan bilera ugari egin dute, eta beren kezka nagusietarikoa ontzigintza-modelismoa eta ontzigintza-historia gipuzkoar gizarteari hedatzea izan da hasiera-hasieratik