Hauek dira Elkarte honetako xede nagusienak:

 

  • GOE barruan lankidetzan jardun ontzigintzaren kultura eta itsasoaren historia orokorraren arloa sustatzeko.

  • Euskal ondarea eta itsas kultura gizarteko alor ezberdinetan sustatu eta hedatzea.

  • Ikerketarako ereduen dokumentazio fidagarria aztertu eta bildu, bereziki gure ontzioletatik eta ibaiertzeko arotzetatik datozen plano eta datuak.

  • Eredugileei laguntzea, euren modeloen sorreretan zehaztasun eta doitasunik handienarekin lan egin dezaten.

  • GOE barruan lankidetzan jardutea ondarea mantendu eta modelo berriak sortzeko.