Egintzen antolakuntza “ESPAZIO PAREGABEA”

“Hurrengo batzarrean arrainak uretan bezain eroso sentituko zara”

 

Non egingo dut enpresaren hurrengo batzarra? Zein toki aukeratu zenuen zure salmentak hazteko edo merkataritzako azken berritasuna aurkezteko?

Utzi “betiko tokia” eta aukeratu Donostia-San Sebastiáneko Aquariumak eskaintzen dizun inguru paregabe eta atsegina. Espazio originala, oroitzapen ezin ahantzizkoa utziko duena.

Enpresei eskaintzen diegun zerbitzua helburu handi bakarrarekin sortu da: zure enpresa-batzarra antolatzeko modu ezberdin eta berritzailea eskaintzea.

Gainera, ez duzu xehetasunengatik arduratu beharko, egintza osoa antolatuko baitizugu: espazioaren alokairua, catering zerbitzua, laguntza-azafatak, bisita gidatuak, opari pertsonalizatuak, tresneria teknikoa, loreak... egun berezi hori ezin hobea izan dadin.

 

Zure enpresako egintzak antolatzeko hainbat gune eskaintzen dizkizu Aquariumek.

 

EspazioakBatzarrak (edukiera)Banketeak (edukiera)Cocktailak (edukiera)Prezioa (eurotan)
Auditoriuma164------300 €/ordua
Erakusketa-aretoa------100200 €/ordua
Gaueko ibilbidea---------Tarifak kontsultatu

 

Auditoriumaren alokairuak hauek hartzen ditu:

argiztapen orokorra, klimatizazioa eta ohiko garbiketa.

Aretoko megafonia, lehendakaritza-mahaia mikrofono finkoekin (gehienez hiru mikrofono) eta haririk gabeko mikrofonoa.

Ikus-entzunezkoen zerbitzuak: Interneterako konexioa, diapositiben proiektorea, gardenkien proiektorea, VHS, BETACAM, DVD, kainoia.

 

Barne hartzen ez diren zerbitzuak:

Aldibereko itzulpena (materialaren alokairua, teknikariak, interpreteak).

Laguntzaileak (azafatak...)

Grabazioa.

Osagarriak.

Jantokiko zerbitzua.

 

Informazio gehiagorako:

eventos@aquariumss.com - Tel. +34 943 44 00 99