URPERATU ZAITEZ Donostia- San Sebastiáneko Aquariumean!!
Noiz?
Larunbat goizetan:
- 12:00: Aquariumera iristea
- 12:00 - 12:30: Marrazoei buruzko ikastaro teorikoa eta bisita gidatua
- 12:20 - 12:45: Prestaketa eta jarraibideak ematea
- 12:45: 20-25 minutuko urperatzea
Zer behar da?
Aquariumak utziko dizkizu urperatzeko tresnak eta jantziak.
- Urperaketa-irakasle batekin sartuko zara ozeanarioan.
- Bainujantzia eta toalla besterik ez dituzu ekarri behar.
- Adin nagusikoa izan eta ardura-dokumentua sinatu behar duzu.
- Urpekaritza-titulua izatea gomendatzen da.
Zenbat balio du?
- Urperatzearen prezioa 300€-koa da (% 7 BEZ barne) eta unean bertan edo kontu-korronte bidez ordaindu daiteke.
Nola egiten da erreserba?
Ibilbidean bi laguntzaile sar daitezke doan. Gainerako lagunek tarifa ordainduko dute leihatilan.