HTML bertsioa CastellanoEuskaraFrançaisEnglish
HasieraBerritasunakErakusketa Itzuli

MEDUSEN DANTZA:

Igo

Akuario honetan ikus dezakegun dantza, Aurelia aurita izeneko medusarena da. Medusa mota hau, beste gehienak bezala, animalia kosmopolita bat dela esan dezakegu, itsas korronteez eramanik desplazatzen baita, itsas eta ozeano desberdinetan aurki daitekelarik.

Bere aparteko edertasuna bere jatorrizko forman datza, honen garapena erabat sinplea izan baita. Kanpotik ikus dezakegun bere forma eta ohituren sinpletasun horrek, bere ziklo biologikoaren estrategi harrigarri eta konplexua ikusteko trabak jarriko dizkigu. Beraz, sinpletasun honetatik at ikustea lortzen badugu, medusek itsasoko bi bizimodu posibleak laburtzen dituztela ikus genezake: bentonikoa (arroka substratua) eta pelagikoa (itsas irekia). Izan ere, alboko bi akuario txikietan, medusa helduaren aurreko faseak ikus daitezke. Bere lehenengo fasean, gune batean finkatzen den polipo bat da, baina heldutasunera iristen den adinean uretan dantzatuko du aske, gune finko batetara lotuta egon gabe. Ba al zenekien? Medusa gehienek nematoblasto eta nematozito izeneko zelula batzuk dituzte. Urduritzen direnean, medusek, beren zelulen bidez erresumingarria den pozoia jariatzen dute, beren erasotzaile eta harrapakinak geldiaraziz. Medusak dortoken elikagai izan ohi dira. Gaur egun, dortokek, itsasoan barreiatzen diren hainbat plastikozko poltsekin nahasten dituzte medusak eta ondorioz, pozoitu egin ohi dira.

ITSASOAREN KOLADOREAK:

Igo

Akuario honetan aurki ditzakegun espezieek, elikatzeko eta itsasoan bizirik irauteko estrategia harrigarri eta bitxiak erabiltzen dituzte.

Arrain iragazleen artean, muskuiluak, espirografoak eta itsas ezkurrak kokatzen dira. Espezie hauek uretan zintzilikaturik geratzen diren partikulez elikatzen dira.

Iragazle desberdinek, elikatzeko tresna edo estrategia ezberdinak erabiltzen dituzte. Muskuiluak, esate baterako, bere zilioak (hari finak) erabiliko ditu fitoplanktona eta beste partikulak iragazteko; espirografoak, berriz, bere "lumak" korrontearen aurka mugituko ditu, uretan aurkitzen den elikadura iragazteko.


OZEANOAN LARRATZEN:

Igo

Akuario honetan elikagai estrategia bezala itsas landareak dituzten arrain motak daude irudikatuta.

Itsas trikuak, lapak eta barraskiloak, beste batzuen artean, itsas landareez elikatzen diren animaliak dira. Itsas trikuak, adibidez, itsas landare ugari jango du, batzuetan alga karedunak jatera iristen direlarik ( azken hauek koralak bezain gogorrak izan daitezke).




GUZTIA DUGU GOGOKO:

Igo

Orokorki korrokoiak, otarrainak, nekorak eta krustazeoak deskonposizio prozesuan eta bizirik dagoen materiaz elikatuko dira. Beraz, beraien dieta ez dago mugaturik eta denetarik jaten dute; hona hemen izatez bizirik irauteko duten ezaugarria!







MUGA:

Igo

Akuario honetan arrokatik hondarretara dagoen trantsizioa irudikatzen da. Mugalde honek ingurune honetan bizi diren arrain mota desberdinak begiratzeko aukera eskaintzen digu, ingurura egokitzeko dauden era desberdinei begiraldi bat emanez. Nahiz eta marearteko gune hauetan gizakien isuriek kalte egin, akuario honetan ikus ditzakegun arrain motak hondartzetan edota beraien hurbiltasunean aurkitzen dira.

Adibidez erreboiloak arean gordetzen diren modua erabat harrigarria da, naturak behin eta berriz bere jakituria erakusten digularik. Azken finean, animaliek bizirik irauteko beraien kolore eta formak ingurunera egokitzen dituzte.


HARAGIJALEAK:

Subir

Beste animalietaz elikatzen diren arrain mota desberdinen artean, ohiz kanpoko ehiza modua duten animaliak azpimarratzea beharrezkoa da. Hauetako bat olagarroa da, bere kamuflatze sistemez gain, aparteko harrapari bizkorra baita. Jatuntasuneko beste adibide garbi bat zapoa da, bere estrategia iruzurra izanik: bere garezurraren goiko aldean kokatutako antena, jakia duen kanabera bat bezala erabiliz, bere harrapakinari animali txiki bat dela pentsarazten dio. Harrapakina jakira gerturatzen denean, zapoak bere ahotik xurgatuko du. Animalia honen tamaina azpimarratzekoa da, ahoak bere gorputzaren tamaina bera baitu, forma izugarria lortuz.

Bestalde anemonek duten estrategia bestelakoa da. Anemonaren sistema pasiboagoa da, bere harrapakina beregana gerturatu arte itxaron eta bere tentakuluen bitartez paralizatzen baitu.

Honako hauek, itsasoaren sakonean dauden forma eta estrategi desberdinak ikusteko adibide gutxi batzuk dira. Beste animaliak harrapatzeko eta beste animali batzuk harrapatuak ez izateko bideak alegia.

Subir
ERAKUSKETA:

Erakusketa hau hurrengo ataletaz osatua dago:

Medusen dantza
Itsasoaren koladoreak
Ozeanoan larratzen
Guztia dugu gogoko
Muga
Haragijaleak

copyright: Donostiako Aquarium