| Donostiako Aquariumak marrazo berri bati ongi etorria eman dio azken egun hauetan. Izena jartzeko gizarteari laguntza eskatu dio eta bere web orriaren bidez (www.aquariumss.com) eta beste komunikabideen laguntzari esker, gehien bozkatutako izena aukeratu du: KONTXITA.
Izenak proposatu dituzten pertsona guztien artean ( 500 inguru) ARRAINEKIN LOTAN bisita zozketatu da eta irabazlea Hondarrabiko Ama Guadalupekoa Ikastetxea suertatu da.
Bestalde bataioa egiteko, aitabitxia aukeratu du Itsas Jauregiak: Erreala futbol taldea.
Sariaren banaketa egiteko eta marrazoaren izena jakitera emateko, ekitaldi bat ospatuko zuen Aquariumak, apirilaren 21ean eta be rtan, Bittor Alkiza eta Iban Zubiaurre Ozeanarioan sartu ziren buzeatzera. |