HTML bertsioa CastellanoEuskaraFrançaisEnglish
HasieraBerritasunakHezkuntza egitaraua Itzuli

2006-2007 ikasturterako Donostiako Aquariumak Hezkuntza Programa aberastu du itsas ondoak ezagutzeko bisita mota berriak eskainiz!

Ikastetxeetako arduradunek honoko bisiten artean aukera dezakezue:

GIDATU GABEKO BISITA

Igo

GAIKAKO BISITA GIDATUA (bisita + Dokumentala hala "Ikutuko bizitza aztertzen"= 90 minutu)

Igo

Gure itsasoa:

Bisita honen helburua Aquariumeko ibilbidea jarraituz, Kauntauri itsasoko espezieak eta landareak ezagutzea da.

Maila bakoitzera egokitutako bisitak.

Gehienez 25 pertsona gida bakoitzeko. Talde bat baina gehiago har daiteke ordu berean.

Marrazoak: BERRIA!

Bisita honen bidez, ikasleek marrazoen inguruan erakusten duten interesaz baliatuz, gure kostaldean eta Itsaso tropikaletan aurki ditzakegun marrazoen biología, elikadura, ugalketa, arrantza eta beste kontzeptu batzuk landuko dira.

Aquariumean ikus daitezkeen 4 marrazo mota aztertuko dira gehienbat, edukien adibideak ikusiz: momarrak, katuarraiak, toilak eta zezen marrazoak.

6 urtetik aurrera. Maila bakoitzera egokitutako bisitak.

Gehienez 25 pertsona gida bakoitzeko. Talde bat baina gehiago har daiteke ordu berean.

Bizi iraupenaren jokoa Itsasoan: BERRIA!

Bisita mota honen bidez, defentsa eta eraso teknikak aztertuko dira, itsasoko espezieen bizi iraupenaren mekanismoei buruzko informazioa lantzeko.

Ibilbideko espezieez baliatuz, mimetismoa, kolorazioa, ezkutukoa eta beste defentsa teknikak eta hortzen, besoen, pintzen, pozoinaren e.a.-en bidezko eraso mekanismoak ikusiko dira.

10 urtetik aurrera. Maila bakoitzera egokitutako bisitak.

Gehienez 25 pertsona gida bakoitzeko. Talde bat baina gehiago har daiteke ordu berean.

Ornogabeen Mundua:

Bisita honen helburu nagusia ikasleei ornogabeen munduaren ikuspuntu orokor bat eskaintzea da: haien sailkapena (poriferoak, zelentereoak, equinodermoak, moluskuak, anelidoak, artropodoak), espezie nagusienen ezaugarriak ...

Ibildean zehar dauden ornogabeen akuarioez baliatuz garatuko da bisita hau.

6 urtetik aurrera. Maila bakoitzera egokitutako bisitak.

Gehienez 25 pertsona gida bakoitzeko. Talde bat baina gehiago har daiteke ordu berean.

Aquariumaren "atzekaldea", Uraren prozesua:

Bisita honen helburu nagusia itsasoko ura zer den ulertaraztea eta urak, itsasotik akuarioetaraino jarraitzen duen ibilbidea barnetik erakustea da. Bide batez, urak bere bidean pairatzen dituen bilakaera desberdinak ezohizko ikuspuntu batetik ikusteko aukera izango dute ikasleek. Bisitaldian zehar, bisitari orokorrentzat izkutuan gelditzen diren, uraren zirkulazioa, itsasorako hartuneak, tanke eta ozeanario guneak, ozeanarioko filtroak, eta kuarentenak ikusi ahal izango dira.

8 urtetik aurrera. Maila bakoitzera egokitutako bisitake.

Gehienez 15 pertsona gida bakoitzeko. Talde bat baina gehiago har daiteke ordu berean.

BISITA KARTARA

Igo

Bisita taldearen beharren arabera presta dezakezu. Taldearen arduraduna Hezkuntza Departamentuarekin harremanetan jartzen da Erreserba Arduradunaren bidez eta bisita pertsonalizatua prestatzen da. Gai desberdinak landu daitezke. Adibidez, uraren analitika, laborategiko teknikak...

Maila bakoitzera egokitutako bisitak. Pertsona kopurua edukien araberakoa izango da.

"ARRAINEKIN LOTAN":

Igo

Gauez itsas mundua ezagutzeko aukera ezin hobea! Itsas ingurumenaren ezagutza bultzatzen duten ekintzak, arrainez inguraturik lo egiteko esperientziarekin bateratzen dira!

Lehen Hezkuntzako 4. eta 5. mailatako ikasleei zuzendua. 2 arduradun taldeko. Gehienez 20 ikasle.

Arratsaldeko 20'00etatik goizeko 8'00etara gutxi gora behera.

Euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez, ingelesez eta alemanez egin daitezke bisitak.

ERRESERBA aldez aurretik egitea beharrezkoa da TALDEKO TARIFA MURRIZTUA aplikatu eta HEZKUNTZA EGITARAUA lantzeko. Hezkuntza Departamentuko kideak bisita arduradunari bisita mota ezberdinei buruzko informazioaz gain, bisita taldearen behar zehatzei moldatzeko aukera emango dio.

www.aquariumss.com orrialdeko AQUARIZATU ZAITEZ atalean, informazio zabalagoaz gain, joku interaktibo batetan parte har dezakete 6- 11 urte bitarteko ikasleek eta horrela ARRAINEKIN LOTAN bisitaren zozketan sartuko dira.

Erreserba egitean, bisita arduradunari web orriko jokoan parte hartzeko gakoa jakinaraziko zaio erreserba baieztagiriaren bidez.

Bestalde, bisitan ateratako taldeko argazkia ere bertan ikusi ahal izango dute.

Igo
INFORMAZIOA ETA ERRESERBAK:

Tel.: 943 44 00 99 | 943 44 02 54
Fax: 943 43 35 54
E-mail: educacion@aquariumss.com

Gidatu gabeko bisita
Gaikako bisita gidatua
Bisita kartara
"Arrainekin lotan"

copyright: Donostiako Aquarium