AURREKARIAK
|
Aquariuma ilusioz ari da instalazioen birmoldaketan lanean.
1998-ko handitze lanek, instalazioen hobekuntzaz gain, Itsas Jauregiko Misioaren areagotzea ekarri zuten.
Hala eta guztiz ere, hau ez zen lehen pausoa besterik izan, izan ere, orain Aquariumak birmoldatze proiektu bat du esku artean. Helburua, lurraldeari dimentsionatutako Aquarium " bitxi " bat lortzea da, bertako eta atzerriko bisitariei ozeanoei zor diegun errespetua hedatzeko asmoz.
Bere sorreratik,1928 urtetik, Aquariumak, Biologia arloko ikerketa ezberdinak, itsas ondarearen kontserbazioa eta gizartearen segmentu bakoitzari zuzenduriko hezkuntza egitaraua garatu ditu. Aquariuma bere hastapenetatik, itsas ingurumenaren errespetuaren hedapenean lanean ari da.
2002. urte bukaeran Gipuzkoako Ozeanografi Elkarteak (1908 -an sorturiko irabazi gabeko elkarteak eta Aquariumaren sortzaileak) sortu zuen Gipuzkoako Ozeanografia Fundazioa.
Fundazioaren sorrerari eta erakundeei esker, Aquariumak ilusio handiz hasi berri duen birmoldaketa proiektua, ez da instalazioen berrikuntza soilik izango; biologia eta museologia arloan dauden proiektuek eta bisitariei zuzenduriko hezkuntza egitarauak eta zerbitzuek ere bultzakada nabarmena jasoko dute.
2004ko ekainean hasi zen fase honetan, Aquariumak bederatzi akuario berri ireki zituen, eta horien artean bisitarien harreta gehiena jasotzen duena medusen akuario zirkularra da, dudarik gabe.
Akuario berrien gehiengoak, BIZITZAREN SORRERA erakusten digute eta forma bitxia dute; zirkularrak dira, bertako espezieak hobeto ikus daitezkeelarik.
Beste bi akuario berrietan, ur hotzetako koralak eta itsas-zaldiak daude ikusgai. Duela bi urtetik hona, beste zenbait proiektuez gain, Donostiako Aquariuma itsas-zaldien ugalketa programa bat gauzatzen ari da.
Aquariumak, instalazioak betiko birmoldatuko dituen proiektu hau burutzeko Donostiako Udalaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo eta Garraio eta Herrilan saileko diru laguntzak jaso ditu.
Bestalde, arkitektura aldetik, HF ARQUITECTOS enpresarekin kontatu du.
Proiektua bi fasetan banatzen da:
I.go FASEA. 2005eko Urtarrila - Abendua:
Urgull mendiaren hormaren kontra, Aquariumaren terrazaren gainean, bi solairutako eraikin bat egin zen. Lehenengo solairuan jatetxea jarri zen, Museoan okupatzen zuen zatia libre utziz. Bigarren solairuan, Biologiako Masterra burutzeko bulegoa eta gela egin ziren. Aipatu Masterra antolatzeko, AZTI, Euskal Herriko Unibertsitatea eta Southampton-eko Unibertsitatearekin lakidetzan ari da Aquariuma.
Auditoriumeko sabaia altxatu zen Ekitaldi Aretoko pantaila den akuarioaren sarrera egiteko. 8 metrotako oinarria eta 4 metrotako altuera duen akuario ikuskizun bikaina da bisitarientzat. Bertan, pantaila mugikor bat jarri zen.
Aldi berean, erabilera anitzeko 2 ikasgela sortu ziren Auditoriumaren ondoan - denda zegoen tokian-, hezkuntza tailerrak, Itsas Biologiako eskola magistralak, ekitaldi eta bilerak, aldikazko erakusketak e.a. egin ahal izateko.
II. FASEA. 2006ko Urtarrila - 2008ko Maiatza:
Eraikin zaharraren birmoldaketa: Fatxada mantenduz, ZIENTZIA NATURALAK, ITSAS MUSEOA ETA BEHEKO SOLAIRUA hustuko dira. Azken honetan akuario zaharrak daude eta 4 urte daramatza itxirik. Solairuak berriro eraikiko dira egitura indartzeko eta museologia berritu bat erakustearren, akuario, itsas museo eta natur zientziak elkarturik.
Aquariumerako sarrera Portuaren mailara egokituko da: denda sarrera ondoan egongo da eta hall zabal bat egingo da, Museorako sarrera eta irteera bertatik igaroko delarik.
Aquarium gaineko terrazaren egokitzea: bi terrazak elkartuko dira malda salbatuz.
Portua Paseo Berriarekin elkartuko duen Igogailuaren eraikitzea.
Beraz, Aquariuma ilusio handiz etorkizuneko ITSAS JAUREGIaren proiektuan dago murgildurik.
Birmoldaketa honek irauten duen bitartean, Aquariumeko instalazioak irekita egongo dira, bisitariari pixkanaka berrikuntzak ikusteko aukera emango zaiolarik. |