HTML bertsioa CastellanoEuskaraFrançaisEnglish
HasieraBerritasunakHilabete honetako pelikula Itzuli

PROYECCIÓN: Horario continuo


Planeta Urdina, aurrekontu handienetako bat izan duen naturari buruzko dokumental bat da.

Dokumental hauek, bi urtean zehar grabatutakoak, lehenago sekula hartu ez diren irudi batzuk erakusten dituzte eta itsas biziaren inguruko aspektu desberdin batzuk jasotzen dira, hala nola ugalketa, elikadura eta protagonisten artean sortzen diren loturak.

Serie honek, bai eskaintzen duen edertasunarengatik, bai itsas zabaletan eta gure planetako itsasertzetan garatu izan diren bizi-estrategiak erakusteko duen argitasunarengatik, liluratu egiten gaitu.

Aquariumeko ibilbidearen osagarririk egokiena da, Itsas jauregiko esparruan ikusi ezin izan ditugun irudiak erakutsiz. Ikustea oso atsegingarria da, gehiago sakontzen eta itsas ingurumena maitatzen lagunduko diguna. Azken finean, gure ekosistema babesten eta kontserbatzen lagunduko digun osagarritzat hartzen dugu serie dokumental hau.

KAPITULUEN LABURPEN ETA IZENBURUAK:


Planeta Urdina: itsasoan aurki daitezkeen bizi-formen ikaragarrizko aniztasunaren sarrera bat: itsas hegaztiengandik arrain abisal bakartiengana.
Izotz Itsasoak: artikoko bale txuri edo belugaengandik, Antartikako pingüino emperadoreen kolonietara, eta "krillak" baleentzat suposatzen duen aberastasuna.
Marea biziak: ilargiak itsasertzean eragindako mugimenduak, kondizio berrietara egokitutako era guztietako bizia bultzatu egiten du.
Itsas hondoetarako bidaia: hondo abisaletako itsas izaki eta ingurugiro bolkanikoen inguruko bizi-formen irudi ezezagunak.
Itsasoaren urte-sasoiak: eguzkiaren argia behar beharrezkoa da itsas biziarentzat, planctonetik munduko itsasoetan bizitzen diren izaki dotoreengana.
Itsasertzak: planeta osoko hondartzek ezinbesteko garrantzia daukate dortokek bizirik irauteko. Izan ere, hauek lurperatu egiten dituzte arrautzak hondar azpian eta gero bertan etzan egiten dira ugaztunak ugaltzeko.
Amaigabeko Ozeanoak: norabide guztietan zabaltzen den amaigabeko urdina, biziaz gainezka dago itsas korrontearen bilakaera nekaezinean.
Koralezko Itsasoa: itsas arrezifeak planetaren bizi-ekosistemarik aberatsenak dira.
Itsas hondoak arriskuan: bidaia bat gizakiok elikatzeko itsasoak eskaintzen dizkigun aukeretan zehar.
Planeta Urdina nola egin zen: Serie honetako irudi hunkigarriak lortzeko erabili egin ziren sekretuak erakusten dituen erreportaje zehatz bat da.
Igo
FITXA TEKNIKOA:
Jatorrizko izenburua: Planeta Urdina
Zuzendaritza: Alastair-Fothergill
Narrazioa: David Attenborough
Koprodukzioa: BBC / Discovery Channel
Nazionalitatea: ingelesa
Urtea: 2002
Generoa: Dokumentala
Iraupena. 50 min / kap.

copyright: Donostiako Aquarium