| 2005-5-24
Aquariumaren birmoldaketaren lehen fasea bide onetik doa.
Urte amaierarako, jatetxea, Aquariumean Biologiako Masterraren
egoitza izango den gela eta bulegoa, Auditoriuma eta aretoak
amaituta egongo dira.
Horregatik, datorren ostegunean,
2005eko maiatzaren 26an, Auditoriumeko pantailaren atzean
ipiniko den akuario berria iritsiko da. Akuario honek 8 metroko
luzera, 4,32 metroko altuera eta 3,96 metroko zabalera du
eta 30 tonelada pixatzen ditu; bertan 100.000 litro inguru
sartzen dira. Behin betiko kokapenetik at eginiko munduko
akuariorik handiena da, normalki horrelako tamaina handiko
akuarioak hormigoiz eta Aquariumean bertan egiten bait dira.
Akuarioa auditoriumean sartu
ahal izateko, 65 metrotako garabi bat ipini zen Aquariumeko
eskailera aurrean atzo astelehena, 2005eko maiatzaren 23an
arratsaldeko 18:00ak inguruan iritsi zelarik.
Frantziako La Rochelle hiriko
Coutant enpresaren egoitzan egin da akuarioa eta kamio berezi
batetan garraiatuko da Aquariumera. Frantziako hiritik atera
da jada eta honaino iristeko bi egunetako bidaia egingo du.
Portu aldetik sartuko da ostiralean, 2005eko maiatzaren 27an
goizeko 02:00Hak aldera. Gero, goizeko 8'00ak arte itxarongo
da akuarioa Auditoriumean ireki den zulotik sartzeko mugimendua
egiteko. Beronek 30 minutu inguru iraungo du. Maniobrak irauten
duen bitartean, oinezkoen joan- etorria moztu beharko da.
Akuarioa kokatu ondoren,
Coutant-eko teknikariek eta Itsas Jauregiko Mantenimendu departamentuko
kideek, filtroen eta isurbideen instalazioak egokitzeko lanak
egingo dituzte. Jarraian Aquariumeko Biologia departamentuaren
txanda izango da, espezie tropikalez hornitzeko. Aretoaren
behin behineko estreinua azaro haseran egingo da, baina aldez
aurretik dokumentalak ikusteko, jardunaldiak egiteko eta enpresa-
bilerak eta ekitaldiak ospatzeko aukera egongo da nahiz eta
akuarioa ez ikusgai egon. Birmoldaketa aprobetxatuz, ikus-
entzuneko ekipamendua hobetuko da.
Akuarioa Auditoriumean sartzeko
maniobra ikusgarria izango da baina nahiz eta segurtasun neurri
handiak eskatu, kamera bidez grabatzea edota argazkiak egitea
posible izango da.
Informazio gehiago jasotzeko edota kontsultak egiteko:
Aquariumeko Komunikazio Zerbitzua
|