HTML bertsioa CastellanoEuskaraFrançaisEnglish
HasieraPrentsa Prentsa oharrak Itzuli

2004 urtea Aquariumarentzat positiboa izan da

2005-2-17


Itsas Jauregiak 11.800.000 bisitari jaso ditu 1928an ireki zenetik eta 1998 urtetik aurrera ( handitze lanen ostean) bisitarien igoera izugarria izan da, 1999tik 2004ra Aquariuma 2.300.000 pertsonek bisitatu dutelarik.

Guztira 330.000 izan dira amaitu berri dugun urtean Itsas Jauregia bisitatu duten pertsonak. 2003 urtearekin alderatuz bisitari kopurua mantendu egin da.

Hilabeteka, honokoa izan da joan den urteko bisitarien distribuzioa:




Aipatu behar da, aldi berean, 2004 urtean zehar, 40.000 izan direla Aquariumeko Hezkuntza Programan parte hartu duten eskolarrak. Gainera, irailetik aurrera, web orriaren bidez edukiak osatu egin dira eta teknologia berriak erabiliz ozeanoei zor diegun errespetua hedatzeko aurrerapausu garrantzitsua emanaz.

Jatorriaren arabera, Euskal Herritarrak bisitarien %33a suposatzen dute: %18 a Gipuzkoarrak izan dira, % 10 Bizkaitarrak eta Arabarrak %5. Nafarrak bisitarien %6 a izan dira. Espainiari dagokionez, Madril, Katalunia eta Castilla La Mancha aipa daitezke, bakoitza %3,5eko ehunenekoarekin.

Frantziarren garrantzia azpimarragarria da, guztira, bisitarien %24a suposatzen bait dute. Ingelesak, Alemaniarrak eta Italiarrak, bakoitzak %2,5 eta Amerikarrak, %3,6a.

Finantziazioari dagokionez, Aquariumak emaitza ekonomiko positiboa lortu du 2004garren urtean.

Erakusketa nabarmenenak KANTAURI ITSASOKO KOLOREAK, gure itsasoan kolore bizi eta ikusgarriak aurki ditzakegula erakusten duen Txomin Rivera-ren argazki bilduma, eta BIZITZAREN SORRERA, ekainean irekitako 8 akuario berriak izan dira. Azken erakusketatik, azpimarragarria da Medusen akuario zilindriko ikusgarria.

Bestalde, irailean Ozeanografiari buruzko Udako Kurtsoen egoitza izan da Aquariuma aste betez. Ildo honi jarraiki, gaur egun, Itsas Jauregia, AZTI, Southamptoneko Unibertsitatea eta Euskal Herriko Unibertsitatearekin batera, Itsas Biologiako Masterra antolatzen ari da.

Azaroan, Donostiako Udaltexea, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritzako Turismo, Industria eta Merkataritza eta Garraio eta Herri Lan sailen arteko akordioa sinatu zen Aquariumean, bertako birmoldaketa lanei aurre egiteko %88,45eko diru laguntza hitzartuz. Itsas Jauregiaren etorkizunari begira oso garrantzizkoa izango den birmoldaketa, 2005eko martxoan hasiko da.

Lanek irauten duten bitartean, Aquariumak ez du bere hedapen lana etengo; bere ateak zabalik mantenduko ditu hainbat eta hainbat bisitariri zerbitzua emateko.

Urtean zehar, Aquariuma, eginiko akuario eta zona berriak irekitzen joango da eta honen berri puntualki emango du.

Donostian, 2005ko otsailaren 17an

Igo Gomendatu Inprimatu
 

copyright: Donostiako Aquarium

Mapa webUbicación y contacto