HTML bertsioa CastellanoEuskaraFrançaisEnglish
HasieraPrentsa Prentsa oharrak Itzuli

Donostiako Aquariumak bere dokumentazio zentrurako lan garrantzitxu bat eskuratu du

2005-9-13


Gipuzkoako Ozeanografia Elkarteak, bere sorreraz geroztik (1908) dokumentazio garrantzitxua bildu du. Itsaso eta ontzigintzan oinarritzen diren dokumentazio eta planoak, Itsas Jauregiaren Dokumentazio Zentroan (CEDOC) gorde eta babesten dira.

Dokumentazio zentrua, hezkuntza edukien garapenaren eta hedapene ekintzen oinarria da eta kontsultarako gizarteari irekita dago.

Duela gutxi, CEDOC-aren kudeaketaren arduraduna den Kontserbazio Sailak ondorengo titulupean argitalpen garrantzitxu bat eskuratu du:

" Consideraciones político-medicas sobre la salud de los navegantes , en que se exponen las causas de sus mas frecuentes enfermedades, modo de precaverlas, y curarlas. Con las conducentes instrucciones para el mejor regimen de los cirujanos de navios, que hacen viage a la America, especialmente para los de la Real Compañía Guipuzcoana de Caracas, a fin de que con mayor acierto se conduzcan, asi en el methodo curativo de los enfermos, como en el manejo de los botiquines de su cargo."

Donostiako sendagilea izan zen Vicente de Lardizabal Jauna da 1769 .urtean argitaraturiko lanaren egilea . Caracas-eko Gipuzkoar Erreal Konpainiako ontzietan  ontziratutako zirujauengan pentsatuta dagoen instrukzio liburu historikoa da berau, nahiz eta beste edozein ontzirako baliagarria izan.Kapitulutan banatutako lanean, garai haietan ontzi bat suntsitu zezaketen gaixotasun ezberdinei aurre egiteko erabiltzen ziren tratamendu garrantzitsuenak jasotzen dira.

CEDOC-i buruzko informazio gehiago lortzeko itsas bizitza orria kontsultatu edo Aquariumeko Prentsa eta Komunikazio Zerbitzuarekin harremanetan jarri:

Telefonoa: 943 44 02 56

Igo Gomendatu Inprimatu
 

copyright: Donostiako Aquarium

Mapa webUbicación y contacto