| 2005-3-16
Aquariumak Amara Berri Ikastetxeari
donazioa egin dio bere egoitza berrirako.
Donostiako Itsas Jauregiak,
bere sorreratik, ozeanoei zor diegun errespetua hedatzea izan
du helburu.
Hedapenean lan egiteko,
programa ezberdinak garatu ditu Aquariumak, helduen eta gaztetxoen
beharrak kontutan izanik.
Gazteenen artean, gure etorkizuna
direla kontutan izanik, ikastetxeei zuzenduriko bisita egitarauari
esker, jada, milaka ikasle pasa dira Aquariumetik. Horregaitik,
harreman estua mantentzen du Itsas Jauregiak, inguruko Ikastetxeekin.
Erlazio honen emaitza bezala,
Donostiako Aquariumak, birmoldaketa lanak direla eta, kendu
duen zine- pantaila eta musika- ekipoa Amara Berri Ikastetxeari
emateko akordioa hitzartu du.
Akordio honi buruzko informazioa
zabaltzeko, bihar, osteguna, maiatzak 5, goizeko 12'00etan,
prentsaurrekoa ospatuko da Donostiako Aquarimeko Kafetegian,
bertan honoko pertsonek parte hartuko dutelarik:
- Eli Alba, Amara Berri
Ikastetxeko Zuzendaria
- Vicente Zaragüeta, Aquariumeko Lehendakaria
Donostian, 2005eko maiatzaren 4ean
|