| 2005-XII-02
Santurtziko Bihotz Gaztea ikastetxeko ikasleak izan dira lehenengoak jolasten eta primeran pasa dute.
Elhuyar Fundazioak Urpeko Erreinuan izeneko CD-ROMa ekoitzi berri du eta gaur aurkeztu du Donostiako Aquarium-ean. Lan hau 6-12 urteko umeentzat da, eta Santurtziko Bihotz-Gaztea ikastetxekoak izan dira jolasten lehenak. Umeak oso ondo pasatu dute jolasten eta oso trebeak direla ere ikusi da. "Egia esan oso gustura gaude lan honekin, umeei gustatu zaiela ikusi baidugu", dio Danel Solabarrietak, jokoaren egileak. Aurkezpenaren ondoren Aquariuma bisitatu dute gaztetxoek eta CD-ROMean azaltzen ziren espezie guztiak ikusi ahal izan dituzte.
Gaztetxoek urpeko bizitza ezagutzeko helburuarekin ekoitzi du Elhuyar Fundazioak Urpeko Erreinuan izeneko CD-ROMa. Jokoak bi zati ditu Jakin eta Jolastu . Jakin atalean arrainak eta itsasori buruzko informazio guztia aurkitu dezakete Gainera, hori guztia inprimatu eta eskolan erabili ahal izango dute gaztetxoek. Jolastu atalean, berriz, Aitor izeneko pertsonaiarekin surfean dabiltzala, marrazoak eta kalatxoriak saihestuz, ur azpira bidaiatuko dute, eta, han, zenbait proba gainditu beharko dituzte itsasoa mehatxatzen duen piztiari aurre egiteko. Probetan, itsasori buruzko informazioa jasoko du jokalariak, besteak beste, ornodun eta ornogabeei buruzkoa, espezieei buruzkoa, arrantzari buruzkoa eta klimari buruzkoa.
Lan hau egiteko, Donostiako Aquarium-en laguntza izan du Elhuyar Fundazioak: "Donostiako Aquarium-ek utzitako informazioari eta irudiei esker, jolas atsegin eta didaktikoa egitea lortu dugula uste dugu", dio Solabarrietak.
Informazio gehiago:
Rakel Lopez · Komunikazio-arduraduna · Elhuyar Fundazioa
Tel.: 943 36 30 40 / rakel@elhuyar.com / www.elhuyar.org
|