HTML bertsioa CastellanoEuskaraFrançaisEnglish
HasieraPrentsa Prentsa oharrak Itzuli

Marrazo berriaren "bataioa"

2005-04-24

Donostiako Aquariumak marrazo berriari izena jartzeko gizarteari laguntza eskatu dio eta bere web orriaren bidez (www.aquariumss.com) eta beste komunikabideen laguntzari esker, gehien bozkatutako izena aukeratu du.

Izenak proposatu dituzten pertsona guztien artean ( 500 inguru) ARRAINEKIN LOTAN bisita zozketatu da eta irabazlea Hondarrabiko Ama Guadalupekoa Ikastetxea suertatu da.

Bestalde bataioa egiteko, aitabitxia aukeratu du Itsas Jauregiak: Erreala futbol taldea.

Sariaren banaketa egiteko eta marrazoaren izena jakitera emateko, ekitaldi bat ospatuko da Aquariumean, bihar, osteguna, apirilak 21 arratsaldeko 19etan. Bertan, Bittor Alkiza eta Iban Zubiaurre Ozeanarioan sartuko dira marrazo berriari izena jartzeko ekitaldi sinbolikoa egiteko.

Ekitaldian honokoek hartuko dute parte:

Errealeko ordezkariak

Ama Guadalupe Ikastetxeko ikasleak

Vicente Zaragüeta, Aquariumeko Lehendakaria

Igo Gomendatu Inprimatu
 

copyright: Donostiako Aquarium

Mapa webUbicación y contacto