| 2005-2-24
Donostiako Aquariumeko
Biologia Departamentua, zezen marrazo emeari (Urdin-i) jarraipen
zehatza egiten aritu da 2004 urte haseran bere bizkar- hezurraren
malformazioa antzeman zutenetik.
Marrazoaren eboluzioaren
jarraipena egin ondoren, malformazioa sendatzeko zenbati akzio
egitea pentsatu zen. Horretarako, Valentziako L'Oceanografic-eko
veterinario taldearekin harremanetan jarri zen Biologia Taldea
lesioaren garrantzia eta norainokoa zehaztuko zuten frogak
egiteko.
Egindako frogek - odol analisiak,
erradiografiak eta ekografiak-, pentsatutakoa baieztatu dute:
Zezen marrazo emeak bere bizkar hezurraren endekatze- prozesu
kronikoa eta alboko giharraren fibrosi eta infekzioa jasan
du.
Horregaitik, Aquariumean
bizi diren espezieen zainketa eta errespetuan oinarriturik
eta sendatzea ezinezkoa den gaixotasunagatik marrazoak gehiago
sufritu ez dezan, denbora luzez pentsatu ondoren eta erabakia
zaila izan arren, eutanasiara jotzea erabaki da.
Ehunaren laginak hartzeko
nekropsia bat egin zaio lesioaren arrazoia ikertu eta aldi
berean, marrazo mota honen ezagutza areagotzeko. Prozesua
atzo, asteazkena, otsailaren 23an egin zen egun osoa iraun
zuelarik.
Aurrera begira, Aquariuma
beste zezen marrazo eme bat ekartzeko beharrezko kudeaketak
egiten ari da.
Informazio gehiago nahi
izanez gero;
Aquariumeko Komunikazio Zerbitzua, Aitziber Zubillaga:
943 44 02 56- 629 52 41 04.
|