HTML bertsioa CastellanoEuskaraFrançaisEnglish
HasieraPrentsa Prentsa oharrak Itzuli

Aquariumeko web gune berriaren aurkezpena

2005-1-05

Donostiako Aquariumak bere web gunea guztiz berritu du

1998an irekitako handitze lanek ez zuten ekipamentuan bakarrik eragina izan. Bisitariek bisitan ikusten ez duten barne instalazioen egokitzeak, ikerketa, hezkuntza eta hedapen lanak areagotzeko gaitasuna eman zion Itsas Jauregiari. Birmoldaketa honi esker, gizarteari itsas ingurumenari zor diogun errespetuan kontzientziatzeko bide berriak garatuz joan da.

Hedapenaren ildoari jarraiki, hasera batetan garatutako web gunearen edukiera murritza zela eta, gizarteari ozeanoei buruzko informazioa hel arazteko aurrerapausu garrantzitsua eman du Itsas Jauregiak web gunea guztiz berrituz. Bertan, Informazio Orokorraz gain, Berritasunak, Lagunen Elkartea, Hezkuntza atala (Aquarizatu zaitez!), Itsas Bizitza eta Prentsa ataletan gizarte osoari zuzendutako edukiak aurki daitezke.

Berau aurkezteko, prentsaurrekoa ospatuko da Aquariumeko Ekitaldi Aretoan, bihar, asteartea, 2005eko urtarrilak 11ean, goizeko 11'00etan. Bertan, Web gunea garatu duen Digital Vasca enpresako arduraduna, Iñigo Kortabitarte, Aquariumeko Lehendakaria den Vicente Zaragüeta eta Aquariumeko Marketing Arduraduna, Aitziber Zubillaga izango dira.

Donostian, 2005eko urtarrilaren 10ean

Igo Gomendatu Inprimatu
 

copyright: Donostiako Aquarium

Mapa webUbicación y contacto