| 2005-XI-3
Ura zaintzearen garrantziaren inguruan Donostian egiten den jardunaldi eta lehiaketa artístiko ezagunenak, ZIPRISTIN-ek, lehiaketako sariak banatuko ditu gaur, Azaroak 3, arratsaldeko 19'00tan Donostiako Aquariumeko Ekitaldi Aretoan ospatuko den emanaldian.
Beste urteetan bezalaxe, aurten ere, ZIPRISTIN "BIZITZA OSO BAT ITSASOARI BEGIRA" saria ere emango da ura eta itsasoarekin harreman berezia izan duen pertsonari.
Lehenengo edizioan, Eduardo Chillida izan zen omendua eta hurrengo urteetan, Alberto Schommer, Ricardo Ugarte, Joaquín Araujo eta Pedo Arrojo.
Aurten, Zipristin Komiteak, saria Vicente Zaragüeta Laffitte Jaunari ematea erabaki du, gaur egun Gipuzkoako Ozeanografia Fundazioa-ren Lehendakari gisa egiten ari den lanaren errekonozimendu gisa.
Informazio gehiago , 943 44 02 56 edota 629 52 41 04 telefonoetan. |