| 2006-02-7
FROM-ek (Arrantza eta itsas laborantza produktuen merkatuaren antolakuntza eta erregulazio erakundeak ) eta Donostiako Aquariumak, itsas bioaniztasunaren arlo ezberdinen errespetoari buruzko helburu berak partekatzen dituzte eta orain artean zenbait akzioren garapenean elkarlanean aritu dira.
Bi erakunde hauen helburuak, beren arteko erlazioa finkatzea eta elkarlanean aritzea dira. Horregatik, elkarlan hitzarmen bat izenpetzea erabaki dute, arrain kontsumo egoki baten beharraz gizartea kontzientziatzeko, "Pezqueñines" kanpainan oinarrituz .
Sinadura, Aquariumeko Auditoriumean ospatuko den prentsaurrekoan egingo da, ostegun honetan, 2006ko otsailak 9an goizeko 10'30tan. Bertan hitza hartuko dute:
Juan Carlos Martín Fragueiro Jauna, FROM-eko Lehendakariak, eta
Vicente Zaragüeta Jauna, Gipuzkoako Ozeanografia Fundazioa- Aquariumeko Lehendakariak.
Informazio gehiago jasotzeko telefono hauetara dei dezakezue: 943 44 02 56 - 629 52 41 04.


|