HTML bertsioa CastellanoEuskaraFrançaisEnglish
HasieraPrentsa Prentsa oharrak Itzuli

Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailak Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumenaren etorkizuna diseinatzaeko gogoeta eta parte hartze sozialeko prozesua martxoan jarriko du abian

2006-02-18

Esther Larrañaga sailburuak jakinarazi duenez, 2007-2010 Ingurumen Esparru Programa (PMA) ekintza-planaren amaierako testua udazkenerako aurkeztuko da eta, datozen lau urteetarako, ingurumen-iraunkortasunaren arloko Euskal Autonomia Erkidegoaren "ibilbide-orria" izango da.

Esther Larrañaga Ingurumen eta Lurralde Antolamendu sailburuak gaur Donostian jakinarazi duenez, martxoan 2007-2010 Ingurumen Esparru Programa (PMA) ekintza-plana lantzeko gogoeta eta parte hartze sozialeko prozesua jarriko da abian. Prozesu hori “datozen lau urteetan ingurumen-iraunkortasunaren arloko helburuak eta jardunak bilduko dituen ibilbide-orria” izango dela eman du aditzera sailburuak. 2007-2010 Ingurumen Esparru Programa (PMA) ekintza-plana, era berean, Euskal Autonomia Erkidegoaren Garapen Iraunkorraren Euskal Ingurumen Estrategiaren datozen lau urteetarako garapena izango da.

Ikasleentzako ingurumen-kontzientziazioari buruzko Aztertu 2005 sariak banatzean eman zuen horren berri Larrañagak –sari-banaketan 1.600 neska-mutil baino gehiagok hartu zuen parte–.

Bere mintzaldian ziurtatu zuenez, 2007-2010 Ingurumen Esparru Programa (PMA) ekintza-planaren helburua da, gure ingurumen-etorkizuna guztion parte-hartzearekin diseinatzea, “nahiz eta horrek eskatuko duen gogoeta egitea ez ezik, gaur arte egindakoa, egiten ari garena eta egitea aurreikusten duguna berraztertzea ere”.

Bestalde, parte hartzeko organoak martxoan eratzen hasiko direla aurreratu zuen. Parte hartzeko organo horien artean daude euskal gizartearen askotariko alorretako pertsonalitate nabarmenen parte-hartzea ziurtatuko duten Kontseilu Aholku-emailea, Gizarte Foroa, Enpresa Foroa, eta sail-arteko eta erakunde-arteko beste batzorde batzuk.

“Parte hartzeko hausnarketa-prozesu hori edo parte-hartzeko prozesu hausnartu hori” –sailburuak definitu zuen moduan– amaitzeko, 2007-2010 Ingurumen Esparru Programa (PMA) ekintza-planaren dokumentua landu eta aurkeztuko da jendaurrean –aurreikuspenen arabera datorren udazkenean izango da hori–. Dokumentu horretan, hain zuzen ere, diseinatuko da Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumenaren etorkizun hurbila.

Donostiako Aquariumean egin zen ekitaldi horretan, Aztertu sarietan parte hartu zuten 1.600 ikasleetatik 40ri (irabazleak) sariak banatu zizkien sailburuak. Sari hori ikasleentzako Aztertu ingurumen-sentsibilizazioko urteko kanpainaren parte da, eta, 2005eko ekitaldian, Euskal Autonomia Erkidegoko 7.500 ikaslek baino gehiagok hartu zuten parte kanpaina horretan. Aztertu bi programatan banatzen da: Azterkosta, euskal kostaldean garatzen diren sentsibilizazio-jardueretan oinarritua; eta Ibaialde, ibai-ekosistemetan oinarritua.

Igo Gomendatu Inprimatu
 

copyright: Donostiako Aquarium

Mapa webUbicación y contacto