HTML bertsioa CastellanoEuskaraFrançaisEnglish
HasieraPrentsa Prentsa oharrak Itzuli

Baleari buruzko jardunaldiak Donostiako Aquariumean

2006-02-8

1930 urteta geroztik, balearen hezurdurak ematen dio ongietorria Aquariuma bisitatzen duen pertsona orori. Bale hau 1878. urtean harrapatu zen euskal kostaldean eta datorren otsailaren 11ean, larunbata, urteurrena hospatzen denez, Donostiako Aquariumak zenbait ekitaldi antolatu ditu balearen inguruan.

Hala nola, bihar, osteguna, otsailak 9, goizeko 11.00tatik 12.00etara, EIBE elkarteak EUSKAL BALEAREN BILA titulupean hitzaldia eskeiniko die Donostiako ORIXE eta Orioko ZARAGÜETA eskoletako 9 eta 11 urte bitarteko ikasleei.

Jardunaldian, argazki, marrazki eta doinuen bidez gaztetxoek Euskaldunon balearen istorioaren berri izango dute. Euskal Herriko kostaldean garatu zen balearen ehizaren sorrera, hedapena eta amaiera azalduko zaie, bide berez, euskaldunen eta itsasoaren arteko aintzineko harremana ezagutu dezaten.Itsasoa eta bertan bizi diren baleen mundua hurbiltzeko, baleak zer motako animaliak diren, eta elikatzeko, komunikatzeko eta ernaltzeko nola moldatzen diren ere azalduko da. Baleek gaur egun jasaten dituzten mehatxuez ( kutsadura, gehiegizko arrantza…) eta gure itsasoan dauden arazoez eta konponbideez mintzatuz amaituko da hizketaldia.

Bestalde, bihar, ostegunean, hasita eta iganderarte gizarteari irekitako balearen ehizari buruzko dokumentalak proiektatuko dira Aquariumeko Auditoriumean GREENPEACE erakundearen eskutik. Sesioak, bihar, osteguna eta ostiralean, arratsaldeko 18.00etan izango dira eta larunbata eta igandean 19.00etan. Sarrera Paseo Berrira doazen eskaileretatik egingo da.

Informazio gehiago jasotzeko telefono hauetara dei dezakezue: 943 44 02 56 - 629 52 41 04.

Igo Gomendatu Inprimatu

copyright: Donostiako Aquarium

Mapa webUbicación y contacto