HTML bertsioa CastellanoEuskaraFrançaisEnglish
HasieraItsas bizitzaAlbisteak
Itzuli

ALBISTEAK

Aquariumak Itsas Biologiaren Europako Masterra jarri du abian Azti, EHU eta Southampton Oceanography Center-arekin batera.

2004-10-1

Donostiako Aquariumeko presidente Vicente Zaragüetak Itsas Biologia edo Itsas Zientzien Europako Masterra abian jarriko dutela iragarri zuen joan den irailean. Aipatu Masterra, Azti, EHU eta Southampton Oceanography Center-arekin batera jarriko du martxan Donostiako Aquariumak.

2005 urtean hasiko den ekimena, ozeanarioak irakaskuntza-arloan egindako apustu handia da. "Garrantzi eta balio zientifiko-hezitzaile handiko heziketa-moduluak sortu ditugu, eta ez dira soilik eskualde mailakoak izango, nazioartekoak izango dira, gurekin batera lan egiten duten elkarteei esker", adierazi zuen Zaragüetak, datorren urtetik aurrera Erresuma Batuan eta Gipuzkoan eskainiko den Masterraren erakunde sortzaileak aipatuz.

"Unibertsitatea gure fundazioan sartu izana, ezohizko gertakaria den arren, ezinbestekoa da, gaur egungo erritmo zientifiko bizkorraren protagonistak bihurtzeko aukera emango baitigu", azaldu zuen Vicente Zaragüetak.

Igo Gomendatu Inprimatu

Donostiako Aquariumaren aurrealdea

copyright: Donostiako Aquarium