HTML bertsioa CastellanoEuskaraFrançaisEnglish
HasieraItsas bizitzaAlbisteak
Itzuli

ALBISTEAK

Nazioarteko merkataritzarentzat gutiziatuenetariko hamar espezieetako bat kontsideratu du WWF/ADENAk
marrazo zuria

WWF/Adena erakunde ekologistak nazioarteko merkataritzaren mehatxu handiena jasaten duten espezieen zerrenda argitaratu du, eta kontrol "zorrotzagoak" egin daitezen eskatu du, Mehatxaturiko Fauna eta Flora Basatietako Espezieen Nazioarteko Merkataritzari (CITES) buruzko Konbenioaren XIII. bilerari begira.

2004-10-1

Adenak adierazi duenez, espezie hauetako asko, tigrea eta asiar elefantea, adibidez, duela hamarkada bat sartu zituzten mehatxatuenen zerrendan, eta bertan jarraitzen dute; beraz, "legez kontrako merkataritzaren eta beste mehatxu batzuen kontrako borrokan aurrerapen kaskarra" egin da. Beste espezie batzuk, marrazo zuria eta raminak (asiar zuhaitza), adibidez, zerrendan sartu izanaren " zorigaiztoko ohorea" izan d ute, nazioarteko eskaera igo egin dela eta.

WWF/Adenako Espezieen Nazioarteko Programaren zuzendari Susan Lieberman doktoreak adierazi duenez, zerrendak, honez gain, zera islatzen du , jendeak gehiegi ezagutzen ez dituen espezie asko erregulatu gabeko merkataritza jasaten ari direla, tigreak, marrazo zuri handiak edo asiar elefanteak jasaten dutena bezainbat.

Espezie ezezagun hauetako bat napoleon-arraina da, ugalketa tasa baxua duen arrezifeko arrain tropikala, alegia. Espezie honek asiar janari-industriaren eskaeraren mehatxua jasaten du, izan ere, harrapatu ondoren bizirik erakusten baitute jatetxeetako ur tangatan. Eskaera hain da handia, non kilo bakoitzeko 100 euro ordaintzera irits baitaitezke. Ramina ere nahiko ezezaguna da jendearentzat. Indonesia eta Malaysiako zuhaitz tropikala da, eta bere egurra moldura, ate, marko eta billarreko makiletarako ere erabiltzen da. Espezie hau legez kanpo mozteak arriskuan jartzen du bere biziraupena, eta baita "baso hauetako biztanleena ere, tigre edo orangutanarena, adibidez".

Desagertzeko arriskuan dagoen beste zuhaitzetako bat asiar hagina da, izan ere, bere azala minbiziaren kontrako Taxol tratamendua egiteko erabiltzen baitute. Tigrea ere zerrendan dago, zeinaren populazioa %95 gutxitu baita azken mendean, aske bizi diren 5.000 ale izatera nekez iritsiz; mehatxu garrantzitsuena isilpeko ehiza da oraindik, tigrearen larru eta hezurrak salerosten baitituzte txinatar medizina tradizionalak egiteko.

Adenak, honez gain, Irrawaddy-ko izurdea aipatzen du, hots, arrain-sareen eta jarduera horretarako erabiltzen diren lehergailuen mehatxua jasaten duen ugaztun espezie arraroa. Honez gain, zoo eta akuarioetan erakusteko eskaera handia dago, "baina hain mehatxatua dago, non bere merkataritza mugatua ere arriskutsua baita bere biziraupenerako". Espezieak maskota "original" bihurtzeko modak larri kaltetzen ditu, hauez gain, zerri sudurdun dortoka, hots, Papua Ginea Berriko apoarmatu erraldoia, eta gandor horiko kakatua. Izan ere, aipatu hegazti ezezagun honen 10.000 ale baino gutxiago geratzen dira mundu osoan. Indonesiak, non txori hau naturan bizi den, hegazti honen nazioarteko merkataritza guztiz eten dadin proposatu du CITES-en bilera honetarako.

CITES-ek Tailandian egindako bilera dela eta, WWF/Adenak zera gogoratu du, "gehiegizko ustiapena eta kontrolatu gabeko merkataritza hondamena dira Asiako baso, ibai eta itsasoetan". Egoera honi aurre egiteko, TRAFFIC izeneko beste GKE batekin eta Asiako Hego-ekialdeko Nazioen Elkartearekin (ASEAN) batera ari da lanean, eskualdean lehen aldiz merkataritza hobeto kontrolatzeko.

Igo Gomendatu Inprimatu

Marrazo zuria

copyright: Donostiako Aquarium