|
Donostiako Aquariumaren funtsezko jarduera akuarioak mantendu eta erakustean datza, eta helburua zera da, dibulgazio eta heziketaren bidez itsas ingurunera hurbiltzea. Horretarako, espazio honetan bizi diren espezieen bizi-kalitatea hobetze aldera, lan-ildoak finkatzen egiten dute lan.
Proiektuak:
Lan-ildo hauez gain, Aquariumak beste erakunde zientifiko eta akuarioekin ezagutzak trukatu eta harremana estutzeko jarrera irekia izan du beti. Zeregin hauen filosofia zera da, erakunde eta talde bakoitzaren esperientziak aprobetxatzen saiatzea, itsas ingurunea hobeto kontserbatzearen alde lan egiteko.
Lankidetza hauen artean, AZTIrekin eta La Rochelle (Frantzia) edo Coruñako akuarioekin egiten dutena aipa daitezke. |