HTML bertsioa CastellanoEuskaraFrançaisEnglish
HasieraItsas bizitzaAldizkariaMedusak: Aurelia Auritaren dantza

1 zkia. Biologia | 2004-05ko Negua

Itzuli

IKERKETA

Medusak: Aurelia Auritaren dantza

Medusen dantza da Aquariumaren azken berritasunetako bat, eta instalazio eta zerbitzuen etengabeko hobekuntza prozesuaren baitan egin da. 2 metrotako diametroa duen tangan ikus daiteke Aurelia aurita espezieko medusen dantza.

Medusa honen edertasuna bere jatorrizko itxurak ematen dio neurri handi batean, ez baitu eboluzionatzeko beharrik izan. Bere formak eta ohiturak xumeak dira itxuraz, baina ziklo biologiko harrigarri eta konplexua du.

Espezie honek itsasoko bi bizimodu "posibleak" laburtzen ditu: bentikoa (substratu harritsu batean eusten denean) eta pelagikoa (itsaso zabalean igerian dabilenean). Aquariumeko aldeetako bi akuario txikietan, medusa heldu aurretiko faseak ikus ditzakegu; lehen fasean polipoa da eta zona finko batean itsasten da, eta behin garatu ondoren, uretan dantzatzen du substratu bati eusteko beharrik izan gabe.

Akuario hau egiteko, Biologia arloak programa bat garatu du, medusaren bizi-zikloa itxi eta Aquariumeko instalazioetan erakusketak egiteko beharrezkoak diren medusak ugaltzeko.

Ba al dakizu.?
Medusa gehienek zelula batzuk dituzte (nematoblasto eta nematozistoak) eta ukitzean oso pozoi erregarria jariatzen dute. Substantzia honek beren erasotzaile edo harrapakinak geldiaraztea ahalbidetzen die.
Dortokek zenbaitzuetan medusak jaten dituztela uste da. Gaur egun, itsasoa kutsatzen duten plastikozko poltsak beren elikagaiekin nahasten dituzte dortokek, eta intoxikatzera ere irits daitezke.

Igo Gomendatu Inprimatu
AURREKO ALDIZKARIAK
PROIEKTUAK
Medusak: Aurelia auritaren dantza
Dortokak: etxerako bidean
Momarra: marrazotxo handia
Itsas zaldiak: aitatasunaren misterioa

copyright: Donostiako Aquarium