HTML bertsioa CastellanoEuskaraFrançaisEnglish
HasieraItsas bizitzaAldizkariaItsas izakiak mimatuz

1 zkia. Biologia | 2004-05ko Negua

Itzuli

ERREPORTAIA

Itsas izakiak mimatuz

30eko hamarkada inguruan Itsasoko Jauregia zena sortu zenetik jarri zen abian ikerketa itsas biologiaren arloan. Ia 80 urte hauetan, Aquariumak itsasoaren kontserbazioaren alde laborategietan lan egin duten zientzialari ospetsuak izan ditu beti.

Jarduera hau instalazio berrien inaugurazioarekin indartu zen, 1998an. Orduz geroztik, museo-zentro honek espezieak ikertu eta mantentzeaz arduratzen diren egoitza handi eta modernoak ditu. Amalia Martínez de Murguía-k zuzenduriko zortzi pertsonatako taldeak baldintza egokienetan mantentzen du akuario ezberdinetan bizi den flora eta faunaren habitata.

Departamentu honen beste zereginetako bat, itsasoko espezie ezberdinak kontserbatu eta ikertzea da. "Gure helburua autohornikuntza da, espezieak beren natura-ingurunean ez harrapatzeko", dio Martínez de Murguíak. Bere taldea osatzen duten gainontzeko zazpi zientzialariak bezala, Martínez de Murquía Aquariumean erakusten dituzten espezieen bizi-baldintzak hobetzen saiatzen da egunero.

Biologia Departamentuak, gainera, beste erakunde batzuekin batera egiten du lan, esaterako, AZTIrekin, zeinarekin kontserbazio eta ikerketa programa ezberdinak burutzen dituen. Bestalde, Europako beste akuario batzuekin batera egindako lana aipa daiteke, izan ere, arriskuan dauden espezieen -itsas zaldi eta dortokak, adibidez- kontserbazioarekin erlazionaturiko ikerketak egiten baitituzte.

Igo Gomendatu Inprimatu
NÚMEROS ANTERIORES
INFORMAZIO GEHIAGO
Lanaldia Aquariumeko laborategietan.

copyright: Donostiako Aquarium