HTML bertsioa CastellanoEuskaraFrançaisEnglish
HasieraItsas bizitzaAldizkariaLanaldia Aquariumeko laborategietan

1 zkia. Biologia | 2004-05ko Negua

Itzuli

ERREPORTAIA

Lanaldia Aquariumeko laborategietan

Aquariuma bisitariz husten denean, gaua iristen da bertako biztanleentzat. Une horretan, argiaren intentsitatea gutxitu egiten da fotoperiodoa mantentzeko, hau da, eguneko eta gaueko argiaren arteko diferentzia mantentzeko. Isiltasuna nagusitzen da, eta espezie askok atseden hartzeko aprobetxatzen dute une hau. Hala ere, beste batzuk iluntasun hutsean burutzen dute beren jarduera.

Egunsentia goizeko 8etan iritsiko zaie Itsasoko Jauregiko biztanleei. Baita Biologia Departamentuko kideei ere, ordu horretan hasten baitituzte zaintzak:

8.00 tatik Eguna argitzen du Aquariumean
Akuarioetako teknikariek jardunaldia hasten dute: akuarioak garbitu, instalazioak aztertu, zenbait espezie elikatu.
9.00 tatik
11.00 tara
Taldea osorik
Laborategiko teknikariak, berrogeialdietako teknikariak eta arloko arduradunak ere ohiko zereginetan hasten dira: administrazio-lanak, janari eskaeren beharrak antzematea, material teknikoa., bai eta ur analisiak eta berrogeialdian dauden espezieen azterketa ere. Honez gain, ikerketa-proiektuen jarraipena egiten dute.
12.00 tatik Bazkaltzeko ordua
Ordu honetan, taldeko 2 urpekari ozeanarioan murgiltzen dira garbitze- eta mantentze-lanak egiteko. Tanga zoragarri honetan bizi diren espezie guztiei jaten ematen diete, baita marrazoei ere. Une honek sortzen du ikusminik handiena, oso ikusgarria baita.
14.00 tatik Atsedena
Atsedena, indarrak berritu eta iritziak trukatzeko.
15.00 tatik
17.00 tara
Prestaketak
Instalazioak aztertzen jarraitu eta hurrengo egunerako materiala prestatzen dute.
19.00 tatik
21.00 tara
Itxiera (ordutegia aldatu egin daiteke)
Aquariumeko argien intentsitatea jaitsi, arrainen gaua iritsi eta dena hasten da berriro.

Igo Gomendatu Inprimatu
NÚMEROS ANTERIORES
MÁS INFORMACIÓN
Itsas izakiak mimatuz.

copyright: Donostiako Aquarium