| Flash bertsioa | Castellano | Euskara | Français | English |
![]() |
| Hasiera > Zatoz Aquariumera > Ekitaldien antolaketa | Itzuli |
|
Ekitaldien antolaketa:Aparteko ingurugiroaHurrengo bileran oso gustura sentituko zara Non ospatu zenuen enpresaren azken batzarra? Zein toki aukeratu zenuen salmenta taldea motibatzeko edo azken berritasun komertziala aurkezteko? Utzi iezaiozu "betiko lekura" joateari Donostiako Aquariuma bezalako inguru eroso eta paregabeko batean murgiltzeko, oroitzapen ahaztezin bat utziko dizun eremu bat. Gure enpresa-zerbitzua helburu bakar batekin sortu dugu: zure hurrengo enpresa-bilera antolatzeko modu desberdin eta berritzaile bat eskaintzea. Gainera ez daukazu xehetasunetaz arduratu beharrik, ekitaldi osoa antolatuko dizugu: lekuaren alokairua, katerin zerbitzua, laguntzaileak, bisita gidatua, opari pertsonalak, talde teknikoa, loradenda e.a. egun berezi horretan dena primeran irten dadin.Lekuaren alokairua:943 44 00 99 telefonora deitu Auditoriuma, akuarioak, jatetxea e.a. Aukera anitz eskeintzen dizkizugu. Catering zerbitzua:Zuri egokitutako sukaldaritza aukera desberdinak egiten dizkizugu bilera berezi batez goza dezazun. Bisita gidatua eta pertsonalizatutako opariak:Aquariumean egindako egonaldia osatzeko gure gida taldeak, zure beharrei egokitutako bisita-egitaraua ahal izango dizu. Aquariumeko dendan oparitxo originalenak aurkitu ahalko dituzu: paperezkoak, arte piezak, bitxikeriak, kamisetak, bainu lerroa, opariak,... denak Aquariumeko produktu esklusiboak; desberdinak, berriak, itxura hobezinekoak , zure enpresa nabarmenduko dutenak. |
| copyright: Donostiako Aquarium | Buletina | Webgunearen mapa | Harremanetan jarri |